Ertzaintzako agenteek, Bermeoko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 56 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo arratsaldean (ostirala), lesio-delitu bat egotzita. Akusatuak beste gizon bati eraso egin zion taburete batekin, Lamera parkeko taberna batean. Biktima ospitalera eraman behar izan zuten, buruan odola zerion zauri bat zuela.
Gertakaria atzo arratsalde-gau partean izan zen, Bermeoko Lamera parkean kokatutako ostalaritza-establezimendu batean. Taberna baten barruan zeuden hiru pertsona hizketan hasi ziren, eta gizon batek beste gizon bati eraso egin zion.
20:50ak aldera, Bermeoko herritarren segurtasunerako lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila bati López Diaz de Haro kaleko ostalaritza-establezimendu batera joateko eskatu zioten, taberna baten barruan liskarra izan baizen.
Ertzainak bertaratu ziren eta gizon bat identifikatu zuten. Lurrean zegoen eta odol ugari zerion buruan zuen zauri batengatik. Jarraian, agenteek gertakarian inplikatutako eta biktimari eraso egin ziola aitortu zuen beste gizona identifikatu zuten taberna barruan.
Erasotzaileak eta hainbat lekukok emandako datuen arabera, bi gizon biktimarengana hurbildu ziren eta iraganean, herriko beste ostalaritza-establezimendu batean, izandako gertakari bati buruz hitz egiten hasi ziren. Eztabaidaren une batean, ustezko erasotzaileak biktimari aurpegian jo zion eskua itxita, eta, ondoren, aulki bat hartu eta buruan jo zuen. Ebaki bat eragin zion, odol asko zeriona. Biktima, 61 urtekoa eta nazionalitate espainiarrekoa, osasun-zentro batera eraman zuten, eta hamar bat jostura-puntu behar izan zituen buruan zuen zauria ixteko.
Gertakari horien ondorioz, Ertzaintzak, Bermeoko Udaltzaingoaren laguntzarekin, ustezko erasotzailea atxilotu zuen, 56 urtekoa eta nazionalitate espainiarrekoa, lesio-delitu bat egotzita.
Atxilotua Gernikako ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko eginbideak egiteko, eta datozen orduetan eramango dute epailearen aurrera.
Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu ditu joan den astean Beasaingo etxebizitza batean lapurreta egitea…
Ertzainek lau gizon atxilotu dituzte Gipuzkoako hiriburuan legearen aurkako atxiloketa eta lesioak eragitea leporatuta, pertsona…
El Gobierno Vasco ha aprobado la convocatoria de ayudas a la emancipación para el próximo…
El Índice de Precios de Consumo ha frenado su avance en abril con una tasa…
La entidad Taxi Bidasoa ha denunciado públicamente la «salvaje agresión» sufrida por un taxista el…
El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, ha aprovechado la sesión de control en el Congreso…