Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon emakume baten aurkako sexu-erasoagatik

Ertzaintza emakume baten aurkako sexu-erasoa ikertzen ari da, atzo goizaldean Bizkaiko hiriburuan izandako gertaera batzuen harira. Gizon bat, 25 urtekoa, atxilotu dute sexu-askatasunaren aurkako delitu bat leporatuta, akusatuaren ibilgailuaren barruan, penetrazioarekin gertatutako sexu-eraso batengatik biktimak jarritako salaketaren ostean.

Ertzaintza ikertzen ari den gertakaria atzo, astelehena, goizaldean, gertatu zen Bilbon.

Bilboko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruilak Basurtuko ospitalera joan ziren zentrora agertu zen emakume batek sexu-erasoa jasan zuela esaten zuela jakin ondoren.

Bertaratu ziren ertzainek emakumearekin hitz egin zuten, eta sexu-erasoen biktimentzako protokoloa jarri zuten abian.

Atzo arratsaldean biktima, latinoamerikar jatorriko 24 urtekoa, Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten. Emakumeak salaketa jarri zuen astelehen goizaldeko lehenengo orduan ustezko erasotzailearen ibilgailuaren barruan penetrazioarekin izandako ustezko sexu-eraso batengatik.

Lehenengo ikerketa-kudeaketen arabera, erasotzailea latinoamerikar jatorriko 25 urteko gizon bat da, eta gaueko azken orduan atxilotu zuten, sexu-askatasunaren aurkako delitu bat egotzita. Ondoren Bilboko ertzain-etxera eraman zuten, polizia-eginbideekin jarraitzeko, eta, amaitutakoan, epailearen eskuetan uzteko.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du gertakarien inguruabarrak argitzeko.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 36 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo, hilketa saiakera egotzita. Dirudienez, inplikatuak arma…

4 horas hace

Prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden etxebizitzetan indarkeriaz lapurretak egiten dituen talde kriminal bateko bi kide atxilotu dituzte

Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz…

19 horas hace

Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren

26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…

19 horas hace

Bilbon gizon bat atxilotu dute beste gizon bati sexu-erasoa egiteagatik

Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…

19 horas hace

Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Bilbon, bikotekidea hiltzeagatik

26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…

19 horas hace

Gasteizen gizon bat atxilotu dute kokaina eta haxixa edukitzeagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…

19 horas hace