Ertzainek hiru gizon eta emakume bat atxilotu dituzte gaur goizaldean, Arabako hiriburuko enpresa batean lapurretan harrapatu ondoren. Lapurrek eskailera bat erabili dute instalazioen perimetroko hesiaren gainetik jauzi egiteko, eta horma batean zuloa egin dute barrura sartzeko.
Gaur, asteazkena, goizaldeko ordu biak aldera, Ertzaintzak jakin du intrusio-alarma aktibatu dela Jundiz industrialdeko industria-pabiloi batean.
Herritarrak babesteko lanetan ari ziren Gasteizko Ertzain-etxeko hainbat patruila berehala bertaratu dira adierazitako lekura, eta enpresaren alboko horma batean barrura sartu ahal izateko zulo bat egin dutela egiaztatu dute.
Polizia-dotazioek lekua aztertzen jarraitu dute, eta konturatu dira emakume batek gidatutako furgoneta bat hurbiltzen ari zela atzeko aldera eta azkar-azkar sartu direla burua estalita zuten eta industria-instalaziotik irten berri ziren hiru pertsona.
Ibilgailua ihes egiten saiatu da eta inguruan geldiarazi dute. Ondoren, gidaria, espainiar nazionalitateko 34 urteko emakumea, eta bidaiariak, europar jatorriko 24, 42 eta 50 urteko hiru gizon, identifikatu dituzte. Furgoneta barruan hainbat erreminta zeramatzaten, besteak beste, mazo haundi bat, palankaxka bat, bihurkinak, eta abar, ustez pabiloiko horman zuloa egiteko erabilitakoak. Instalazioen perimetroko hesian bermatuta, eskailera bat aurkitu dute, ustezko lapurrek barrura jauzi egiteko erabilitakoa.
Bertaratu den enpresaren arduradunak ertzain jarduleekin batera egiaztatu du materialen hainbat kaiola behartuta zeudela eta ia hogei bat erreminta-kaxa ohiko lekutik mugituta zeudela. Gainera, kobrezko kable batzuk moztuta zeuden.
Enpresako segurtasun-kamera batzuk jiratuta zeuden ikuspena aldatzeko, eta kanpoko argi-foku batzuk hautsita.
Hori dela eta, lau pertsonak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Emakumeak eta 42 eta 24 urteko gizonek aurrekariak dituzte jabetzaren aurkako egitateengatik, eta azken horrek Bizkaiko epaitegi batek bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegira agertzeko emandako agindu bat ere badu indarrean.
Lau pertsonak epailearen eskuetan jarriko dituzte dagozkion polizia-eginbideak amaitzen dituztenean.
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…
“Zorroztasunez ebaluatzea eta erronkei aurrea hartzea funtsezkoa da gure politika publikoak hobetzen jarraitzeko”, azpimarratu du…
Ertzainek gizon bat atxilotu dute lapurtutako objektuen errezeptazio-delitua leporatuta. Atxilotuak legez kanpoko jatorria zuen bizikleta…
El Servicio Vasco de Salud abrirá el próximo mes de marzo el periodo de inscripción…
Los delitos vinculados a la okupación de viviendas siguen al alza en Euskadi, aunque representan…