Segurtasun Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren bitartez, lankidetza-hitzarmena berritu dute, urtero Euskadiko gorroto-delituei buruzko txosten propio eta espezifiko bat egin eta Europako errealitatearekin konparatzeko azterketa bat egiteko. Azterlan honek epe ertain eta luzean kriminalitate mota horren ezagutza, prebentzioa eta desagerrarazpena hobetu ahal izateko tresna izaten jarraitu nahi du.
Bi erakundeek adostuta eta babestuta egiten da azterlana, eta Ertzaintzak Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren esku jartzen ditu bere datu-baseetan erregistratuta dauden gorroto-delituekin zerikusia duten gorabehera guztiak, bai eginbide judizialen ondoriozkoak, bai administrazio-prozeduren ondoriozkoak. EHUk gorroto-delituen egituraketaren eta sailkapenaren esparru teoriko eta kontzeptuala, gorroto-diskurtsoa, diskriminazioa eta gorrototzat jotako jokabideen garrantzi penal eta administratibo desberdina jartzen ditu.
Hitzarmen honen indarraldia lau urtekoa izango da, sinatzen den egunetik hasita, eta txostena, orain arte bezala, urtero egingo da. Hori garatzeko, Segurtasun Sailak 30.000 euro jarriko ditu urtero.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak lankidetza-akordio berri bat aurkeztu dute gaur, BilbaoArte arte ekoizpeneko…
Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobek, Plentziako alkatearekin batera, Txipio auzoaren ingurua berrantolatzeko proiektua aurkeztu du…
BIOSPAIN 2026 ekimena aurkeztu da Bilbao Exhibition Centren (BEC), Espainiako sektore bioteknologikoaren erreferentziazko hitzordua eta…
Nafarroako Gobernuak, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, A eta C mailetako Administrazio Nukleorako lau deialdi…
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari José Luis Arastik, Zuzendari Gerente Óscar Martínez de Bujandak eta Pertsona…
Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilaria den Mikel Irujo Amezaga eta Landa Garapen…