Urtarrilaren 23an, Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean egin zen Erizaintza Kirurgikoko EAEko 1. Jardunaldia, Espainiako Erizaintza Kirurgikoko Elkarteak (AEEQ) antolatuta. Hitzordu horretan bildu ziren askotariko erakundetako profesionalek esperientziak partekatu zituzten eta gai hauek jorratu zituzten ebakuntza inguruko aldiari dagokionez: berrikuntza, segurtasuna eta humanizazioa.
Eguneratzeko eta prestakuntza praktikoa emateko guneak —eztabaida-mahaiak eta tailerrak— uztartu dira programan, eta, besteak beste, gai hauek izan dituzte hizpide: ebakuntza inguruko berrikuntza teknologikoa, rol profesional berriak eta pertsona ardatz duen arreta.
Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerenteak inaugurazio-ekitaldian hartu du parte, eta nabarmendu du erizaintza kirurgikoak duen funtsezko eginkizuna:
“Erizaintza kirurgikoak era paregabean uztartzen ditu zientzia, ebidentzia eta zaintza. Arlo horretako lana —zehatza, koordinatua eta erabat gizatiarra— balio erantsi eztabaidaezina da gure erakundeentzat nahiz gizartearentzat”.
Topaketaren amaieran, posterrak aurkeztu dira eta lan onena aintzatetsi da; hala, berretsi da lanbideak ikerketarekin eta zaintzen etengabeko hobekuntzarekin duen konpromisoa.
Lehen jardunaldi hau mugarri izan da EAEko erizaintza kirurgikorako; izan ere, espazio propioa finkatu dute profesionalen arteko trukea eta eguneratze zientifikoa bultzatzeko. Halaber, nabarmendu da aipatutako kolektiboak duen funtsezko eginkizuna pazientearen segurtasunari, berrikuntzari eta konplexutasun handiko arretari dagokienez.
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…
Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…
El Índice de Precios de Consumo redujo en enero su tasa interanual hasta el 2,4…
Los futbolistas del Athletic Club Iñaki y Nico Williams han declarado ante el Juzgado de…
Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…
Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg Alberto…