Categorías: albisteak-berriak

Zarauzko Turismo Bulegoak 2025. urtean zehar emandako zerbitzuaren berri eman du

Zarauzko Turismo Bulegoak 2025. urtean zehar emandako zerbitzuaren berri eman du. Honela, aurten 41.000 pertsona baina gehiago artatu dira, 31.926 bulegoan eta 9.270 Malekoiko informazio puntuan (ekainetik irailera).

Gero eta gehiago dira Turismo Bulegora gerturatzen diren zarauztarrak herriko informazioaren bila, hala nola, programazioa, garraio publikoa edota informazio orokorra.

Azken urteetan bezala, Euskaditik kanpoko bisitari gehienak Kataluniakoak eta Madrilgoak dira eta. Bestalde Gaztela eta Leongo bisitari kopurua igo egin da, baita nafarrak ere. Aragoiko bisitari kopurua, berriz, jaitsi egin da.

Atzerritarrei dagokienez, turisten ia % 40 frantsesak izan dira, iazko zifra pixka bat igoz. Bestalde, Alemaniako, Herbeheretako eta Erresuma Batuko merkatuak garrantzitsuak izaten jarraitzen dute.

Txosteneko datuek zehazten duten moduan, gaztelania eta euskara dira Turismo Bulegoan gehien erabiltzen diren hizkuntzak, bulegora datorren jende gehiena zarauztarrak eta Euskal Autonomia Erkidegotik egun-pasa datozen txangozaleak izanik.

Turismo Bulegora bertaratzen diren herritar, bisitari eta turistak artatzeaz gain, Zarauzko Udaleko Turismo departamentuak ekintza eta egitasmo ugari gauzatzen ditu urtean zehar, landutako ardatz nagusiak gure nortasuna eta familia turismoa izanik. Euskara ere balorean jartzen da Turismo departamentuan, “Ongi Etorri Euskararen Herrira” egitasmoaren baitan egiten den lanaren bitartez.

Honela, departamentuak, zarauztarrontzak kuttunak diren ekitaldiak antolatzen ditu gehien bat, gure nortasunarekin lotutakoak: Herri kirolak, erromeriak, estropadak edo artzain-txakur txapelketa, besteak beste.

Esan bezala, nortasunaz gain, lantzen den beste ardatzetako bat familia turismoa da. Turismo mota honek jasangarritasuna eta elkarbizitza errazten ditu, jasotzen den turistaren profila lasaia eta fidela izanik.

Azkenik, gastronomia ere gure nortasunaren alderdi garrantzitsu bat bezala lantzen du Turismo departamentuak, garaiko sukaldaritzaren, tradizioaren eta bertako produktuen sustapena eginez. Honetarako, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatu, kudeatu eta sustatzen dira departamentuan, Sagardo eta Txakolin Egunak edo Kosta Gastronomika bezalako ekitaldiak erreferentziazkoak izanik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira

26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira Gizon bat atxilotu…

15 horas hace

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak

26_0324 Irunen agertutako gorpu bat dela eta ikerketa abiarazi du Ertzaintzak Irunen agertutako gorpu bat…

15 horas hace

Donostiako Udalak Bretxako plaza berriari eguzki-lore forma eman dio donostiarren topaleku izan dadin

Hiriko leku berri hau Javier Zubiria arkitekto donostiarrak proiektatu du eta inguruko agenteekin lanean ari…

18 horas hace

Donostian lehen aldiz egingo da Espainiako Zuhaitz-Igotze Txapelketa

Apirilaren 29tik maiatzaren 2ra izango da Cristina Enea parkean Lehen aldiz, Donostian ospatuko da Zuhaitzak…

18 horas hace

Aldatzen doan lana: erronak psikosozial berriak

Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna da. Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) -Laneko Segurtasun…

18 horas hace

Inhabilitación y prisión para un ertzaina por sustraer 40 euros de una multa de tráfico

La justicia vasca ha confirmado la pena de dos años de cárcel y tres de…

18 horas hace