Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Osakidetzan txertoen kudeaketan egondako intzidentziari buruzko informazioa eguneratu du

Close-up shot of pediatrician giving a three month baby girl intramuscular injection in leg
  • Alberto Martínez sailburuak familien lankidetza eta lasaitasuna eskertu ditu, baita paziente bakoitzaren arreta eta jarraipen indibidualean zorroztasunez eta zuhurtziaz lan egin duten osasun-langileen ahalegina ere
  • Antzemandako akatsak ez du eragin kaltegarririk izan pertsonen osasunean, eta 103 pertsonetatik, 30 baino ez dira berriro txertatu beharko, akatsa erregistratzekoa baita, eta ez iraungitze-datarena
  • Txertoen Ikerketa eta Trazabilitate Batzordea sortu da, arrazoiak argitzeko eta txertaketaren euskal sistema publikoaren segurtasuna indartzeko

Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin du gaur arratsaldean Bilbon, Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera, osasun-sistema publikoko hamabi osasun-erakundetan iraungitako txertoak erabiltzeagatik antzemandako intzidentziaren kudeaketan egindako azken aurrerapenen berri emateko.

Martinezek gogorarazi du akats larria dela, baina ez duela inolako ondoriorik izan kaltetutako pertsonen osasunean. Osasun Sailak eta Osakidetzak gertakariaren berri izan zutenetik, urtarrilaren 15ean, bi jarduera-ildo jarraitu dira: txertatutako pertsonen segurtasuna bermatzea eta gertatutakoari buruzko ikerketa sakona abiaraztea.

Pertsonen segurtasunari dagokionez, laborategi fabrikatzailearen, Sendagaien Espainiako Agentziaren eta Euskadiko Txertoen Aholku Batzordearen txosten teknikoak egin dira eta ondorio kaltegarriak izateko arriskurik ez dagoela ondorioztatzen da.

Hasiera batean kaltetutako 103 pertsonen historial klinikoak aztertu eta familien txertaketa-kartilekin kontrastatu ondoren, erabaki da soilik 30 txertatu behar direla berriro, kasu gehienetan arazoa erregistro-akatsengatik gertatu baitzen, ez iraungitze-datarengatik.

Osakidetza familia guztiekin harremanetan jarri da eta, kasu batzuetan, berriro txertatu dira jada.

Sailburuak familien lankidetza eta lasaitasuna eskertu ditu, baita paziente bakoitzaren arreta eta jarraipen indibidualean zorroztasunez eta zuhurtziaz lan egin duten osasun-langileen ahalegina ere.

Faserik premiazkoena gaindituta, Osasun Sailak ikerketa bat jarri du abian, kausak argitzeko eta etorkizunean antzeko egoera bat errepika ez dadin. Ildo horretan, Txertoen Ikerketa eta Trazabilitate Batzordea eratu da, David Cantero González Osakidetzako Kalitate zuzendariordea buru dela.

Batzorde hori osasun publikoaren, farmaziaren, osasun-kudeaketaren eta erizaintzaren arloetan ibilbide egiaztatua eta aitortua duten profesionalek osatzen dute:

  • Laura García Álvarez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Erizaintzako Zuzendariordetzako Unitate Korporatiboko burua (idazkaria).
  • Borja Domingo, Osasun Saileko Kontratazio arduraduna (1. batzordekidea).
  • Marga Viciola, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordeko presidentea (2. batzordekidea).
  • Lander Hijona, Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako zerbitzuburua (3. batzordekidea).
  • Josune Iribar, Donostialdea ESIko Lehen Mailako Arretako Farmaziako arduraduna (4. batzordekidea).
  • Peio Latasa, Osasun Publikoko Zuzendaritzako Zaintza Epidemiologikoko arduraduna (5. batzordekidea).
  • Pedro Carrascal, Pazienteen Erakundeen Plataformako ordezkaria (6. batzordekidea).

Batzordearen helburuak hauek dira:

  • Txertoen kudeaketa- eta trazabilitate-prozesu guztia modu objektiboan ebaluatzea eta aztertzea.
  • Detektatutako intzidenteen kausak eta etorkizunean izan daitezkeen arriskuak zehaztea.
  • Gertatutako kasuen zirkunstantziak eta testuingurua argitzea.
  • Neurri zuzentzaileak proposatzea pazientearen segurtasuna areagotzeko eta sistemaren kontrolak indartzeko.

Ikerketan zehar, iraungitako txertoen (hexabalentea, tetrabalentea eta hirukoitz birikoa) hiru kasu berri detektatu dira, eta 78 dosi ere izan ditzakete. Kasu horietako bakar batean ere ez da osasunerako arriskurik ikusi, eta kasu guztiak banan-banan berrikusten ari dira, berriro txertatzeko beharra baloratzeko.

Sailburuak berretsi du Osasun Sailaren helburua txertoen kudeaketan «akatsik ez» egotea dela, eta zorroztasunez, segurtasunez eta zuhurtziaz jokatuko dela. «Bizkortasun eta zorroztasun handienarekin jardun dugu, eta ESIz ESI aztertu ditugu txertoa jaso izan zezaketen erabiltzaile potentzialak. Segurtasun handienarekin jarduten dugu, eta kontrastatu egiten dugu maila handiena duten erakundeekin, hau da, fabrikatzailearen laborategiarekin, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordearekin eta produktuaren bermatzailea den Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin. Eta zuhurtziaz jokatu dugu. Familiei bidalitako mezuak irizpide kontrastatu batekin helaraztea nahi genuen, intzidentzia eta hartu beharreko neurriak jakinarazteko «, adierazi du Martinezek.

Azkenik, osasun-profesionalen, pazienteen eta familien lankidetza eskatu du, eta Eusko Jaurlaritzak txertoen kudeaketa eta trazabilitatea osasun-sistema publikoan hobetzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuen.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Partaidetza prozesuaren ondorioz Martutenek izango duen eraldaketa aurkeztu du Donostiako Udalak

Plan Berezi berrian jasotako zentraltasunari, segurtasunari eta trafikoaren berrantolaketari buruzko hobekuntzak partekatu ditu bizilagunekin bilera…

1 hora hace

Lehendakariordeak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren eraginari buruzko Europako goi mailako topaketa batean hartu du parte

“Zorroztasunez ebaluatzea eta erronkei aurrea hartzea funtsezkoa da gure politika publikoak hobetzen jarraitzeko”, azpimarratu du…

1 hora hace

Ordizian atxilotu dute errezeptazio-delitu batengatik

Ertzainek gizon bat atxilotu dute lapurtutako objektuen errezeptazio-delitua leporatuta. Atxilotuak legez kanpoko jatorria zuen bizikleta…

19 horas hace

Osakidetza anuncia para marzo su mayor OPE histórica con 5.425 plazas

El Servicio Vasco de Salud abrirá el próximo mes de marzo el periodo de inscripción…

19 horas hace

Gipuzkoa lidera el aumento de las okupaciones en Euskadi

Los delitos vinculados a la okupación de viviendas siguen al alza en Euskadi, aunque representan…

19 horas hace

Taxistas de Euskadi convocan una movilización contra los «abusos» de las plataformas VTC

El sector del taxi en Euskadi retomará las protestas el próximo miércoles, 4 de febrero,…

19 horas hace