Ertzaintzaren eta Polizia Nazionalaren arteko operatibo bateratu bati esker, biktimak prostituzioan aritzen ziren etxebizitzetan indarkeriaz egindako lapurretetan inplikatutako bi gizon atxilotu dituzte. Gipuzkoako hiriburuan azaroan egindako lapurreta baten biktimetako bati ebakuntza egin behar izan zioten ospitalean, lesio larriak jasan baitzituen.
Ikerketa eragin duen gertakaria iazko azaroaren hasieran gertatu zen Donostian. Bi emakumek salatu zuten Ertzaintzan bizi ziren etxean indarkeria erabiliz lapurreta egin zietela. Antza denez, gizon bat haietako batekin harremanetan jarri zen sexu-zerbitzu bat egiteko eta, etxera iritsi zenean, ardo-botila baten bila jaitsiko zela simulatu zuen. Atea zabaltzearekin batera, eskailburuan zain zeuden eta burua estalita zuten beste bi gizon sartu ziren barrura.
Etxe barruan, emakumeei eskuak lotu eta ahoa estali zizkieten, su-arma batekin mehatxu egin zieten eta bortxaz eraso egin zieten, eta dirua, dokumentazioa, telefono mugikorrak, bitxiak eta beste objektu pertsonal batzuk lapurtzea lortu zuten.
Jasandako lesioen ondorioz, biktimak ospitalera eraman behar izan zituzten osasun-laguntza jaso zezaten. Horietako bati ebakuntza egin behar izan zioten masailezurra hautsita zuelako.
Egindako ikerketaren esparruan, antzeko gertaerak detektatu zituzten azaroan Estatuko beste hiru hiritan, zehazki Ferrolen, Gijónen eta Valladoliden. Lapurretak emakumeak prostituzioan aritzen ziren apartamentuetan egin zituzten, eta kasu guztietan emakumeekin neurrigabeko indarkeria erabili zuten.
Egindako ikerketen bidez ondorioztatu zuten lapurrak Vigora joan ahal izan zirela beste emakume batekin sexu-zerbitzuak kontratatu eta antzeko delitu bat egiteko, eta Polizia Nazionalarekin harremanetan jarri ziren, beraz, lortutako informazioa helarazteko.
Une horretan, Polizia Nazionalarekin ikerketa-talde bateratu bat ezarri zuten Krimen Antolatuaren aurkako Inteligentzia Zentroak (CITCO) koordinatuta. Ikerketari esker emakume zaurgarriei, gehienak etxebizitza partikularretan edo lokaletan prostituzioan aritzen diren latinoamerikarrak, lapurretak egiten espezializatutako egitura kriminal bat azaleratu ahal izan da. Polizia Nazionalarekin lankidetza estuan lortu zuten bi gizon identifikatu eta aurkitzea, eta A Coruñan eta Zaragozan atxilotu zituzten aipatutako egitateetan inplikatuta egoteagatik. Epailearen baimenarekin, euren etxeetan sartu eta miaketa egin zuten, eta biktimei lapurtutako objektu ugari aurkitu zituzten, ikertutako egitateetan parte hartu zutela egiaztatuz.
Era berean, etxebizitzetako batean substantzia sorgorgarriak aurkitu zituzten, eta eginbide berriak irek dizkiete osasun publikoaren aurkako delitu batengatik.
Lapurtutako objektuak biktimei itzuliko dizkiete, eta ikertzen jarraitzen dute antzeko egitateen biktima gehiago egon daitezkeelakoan, baita hirugarren egilea aurkitzen saiatzeko ere.
Bi atxilotuak, 29 eta 33 urtekoak, biak latinoamerikar jatorrikoak, epailearen eskuetan jarri zituzten, eta atxilotuetako bat espetxeratu egin dute eta bestea karguak egotzita aske utzi dute.
26_0069 Ertzaintzak 198 adingabe atxilotu zituen 2025ean, atxiloketa guztien % 2,14 izan ziren Ertzaintzak 198…
Ertzaintzak 43 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta. Atxilotuak labana…
26_0068 La Ertzaintza detiene en Bilbao a una mujer por el homicidio de su pareja…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan osasun publikoaren aurkako delitua leporatuta, kokaina…
Más de una veintena de ponentes internacionales y estatales debatirán en Naturklima sobre innovación, soberanía…
Un trágico suceso ha sacudido esta mañana al barrio bilbaíno de Uribarri. Una mujer de…