Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak Euskadiko potentzialari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko deia egin du, lehiakortasun handiagoa lortzeko eta herrialde gisa hazteko

  • Telefónicak Javier Echenique Talentu eta Teknologia Zentroa inauguratu du Bilbon. Berrikuntza aurreratuko gune horrek teknologia kuantikoen Europako abangoardian kokatzen du Euskadi, eta Javier Echeniqueren ibilbidea omentzen du
  • Lehendakariak zentro berriaren balio estrategikoa nabarmendu du, baita Euskadik teknologia kuantikoetan Europako erreferentziazko gune bihurtzeko duen asmoa ere, ekosistema zientifiko-teknologiko finkatu batean oinarrituta

Telefónicak Javier Echenique Talentu eta Teknologia Zentroa inauguratu du gaur goizean Bilbon. Berrikuntza aurreratuko gune estrategiko berri horrek teknologia kuantiko aplikatuen Europako abangoardian kokatzen du Euskadi. Zentroa, gainera, Telefónicarekin izan zuen konpromisoagatik eta Euskadirekin izan zuen lotura estuagatik konpainia horren historia hurbilean funtsezko erreferentzia izan den Javier Echeniqueri eskainitako omenaldi gisa sortu da.

Inaugurazio-ekitaldia Artxandako telefono-zentralean egin da, eta Imanol Pradales Lehendakariak eta Telefónicako presidente exekutibo Marc Murtrak hartu dute parte. Haiekin batera, Telefónicako kontseilari ordezkari Emilio Gayo, Telefónica Españako presidente Borja Ochoa eta erakunde-, enpresa- eta teknologia-ekosistemako ordezkari ugari izan dira.

Eskaini duen hitzaldian, Lehendakariak Javier Echeniqueren figura nabarmendu du, eta zentro berriak Euskadiko etorkizunerako duen garrantzi estrategikoa azpimarratu du. Pradalesek nabarmendu duenez, Euskadik Europako erreferentziazko guneetako bat izan nahi du teknologia kuantikoetan, autogobernuari eta ezagutzaren eta berrikuntzaren aldeko apustu iraunkorrari esker lau hamarkada baino gehiagotan eraikitako ekosistema zientifiko-teknologikoan oinarrituta.

Testuinguru horretan, Lehendakariak adierazi du Euskadik ezagutza sortzen eta nazioarteko beste gune batzuekiko lotura indartzen jarraitu nahi duela BasQ estrategiaren bitartez, lehiakortasun handiagoa lortzeko eta herrialde gisa hazteko. Horrela, beraz, Talentu eta Teknologia Zentro berria goraldi betean dagoen ekosistema batean txertatu da, Euskadi balio erantsi handiko teknologia-sektoreetan kokatzeko une erabakigarri batean.

Javier Echenique Talentu eta Teknologia Zentroa erakunde publikoen, enpresen eta BIQAIN izeneko teknologia kuantikoen hub-aren arteko lankidetzarako gune berezia izateko asmoarekin sortu da. Zentroaren helburua da teknologia kuantikoen erabilera praktikoa bizkortzea eta ezagutza zientifikoa eta ikerketa aurreratua euskal enpresa-ehunaren lehiakortasuna bultzatuko duten eta Europan duen posizionamendua indartuko duten soluzio errealetara eramatea.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0362 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Zumaiako Flyschean harrapatutako hogei txangozale baino gehiago erreskatatu dituzte

Ekaitz gogor batek harrapatu du taldea, eta harriak eta krisketak erori dira. Hori dela eta,…

6 horas hace

26_0360 Ertzaintzak prebentzio-dispositibo bana egin du bart Gasteizko bi diskotekatan

Ertzaintzak bi dispositibo egin ditu bart eta gaur goizaldean Gasteizko bi diskotekatan, arma zuriak eta…

6 horas hace

26_0361 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen botila hautsi batekin biktima bati eraso egiteagatik

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu zuten atzo goizaldean Arabako hiriburuko Alde Zaharrean, lesio-delitu bat egotzita,…

12 horas hace

26_0359 Atxilotu bat eta ikertu bat Donostian, elkarri erasotzeagatik

Ertzaintzako agenteek pertsona bat ikertu dute eta beste bat atxilotu lesio-delitu bana egotzita. Dirudienez, lehenengoak…

12 horas hace

26_0358 Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin lankidetzan, gizon bat atxilotu du Donostian, hainbat oinezkori la ana batekin erasotzen saiatzeagatik

Ertzaintzako eta Donostiako Udaltzaingoko agenteek 64 urteko gizon bat atxilotu dute gaur eguerdian Gipuzkoako hiriburuan,…

1 día hace

26_0357 Hiru lagun atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bati estortsioa egiteagatik

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, heldu bat eta bi adingabe, Arabako hiriburuan, estortsio-delitu bat egotzita.…

2 días hace