Categorías: albisteak-berriak

Eusko Jaurlaritzak Dermatosi Nodular Kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu eta abereen mugimenduen segurtasuna indartu du

  • Agindu berriak behien presentzia eteten du azoka eta ekitaldietan; derrigorrezko desinsektazioa mantentzen du, eta Euskaditik kanpotik datozen animalien albaitaritza-zaintza arautzen du
  • Eguneratzea egoera epidemiologikoaren bilakaerari eta Gipuzkoa gaixotasunaren aurkako txertaketa-eremuan sartzeari erantzuten dio

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNK) aurkako kautelazko neurriak eguneratzen dituen agindu berria onartu du. Arauak indargabetu egiten du 2025eko abenduaren 19ko aurreko agindua, eta prebentzio eta kontrol neurriak egoera epidemiologikoaren bilakaerara egokitzen ditu.

Agindu berriak behi-azienda egotea debekatzen du Euskal Autonomia Erkidego osoan egiten diren azoka, lehiaketa, erakustaldi, herri kirol, erromeria, merkatu eta aldi baterako ekitaldietan. Hala ere, Foru Aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behi-azienda egotea, betiere ekitaldia amaitutakoan animaliak jatorrizko ustiategira itzultzen badira eta osasun-arriskua banaka ebaluatzen bada.

Abereen mugimenduei dagokienez, animalien garraiorako ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko betebeharraz gain, ibilgailu horien eta mugimenduan sartzen diren animalien desinsektazioa derrigorrezkoa izaten jarraitzen du, helmuga zuzenean hiltegia denean izan ezik. Horretarako, animaliekin batera doan dokumentazioan, baimendutako zentro batek emandako garbiketa eta desinfekzio ziurtagiriaz gain, garraio-bitartearen eta animalien desinsektazioa egin dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena jaso beharko da.

Albaitaritza-zaintza indartua

Euskaditik kanpoko ustiategietatik datozen behiak eta beste espezie sentikorrak 28 egunez albaitaritza-zaintza ofizialaren mende egongo dira, ustiategian sartzen direnetik aurrera; epe hori arrisku-ebaluazioaren arabera egokitu ahal izango da. Denbora horretan, animaliak desinsektatuta mantendu beharko dira.

Aurreko paragrafoan aipatutako animaliak sartzen dituzten ustiategiak kautelaz immobilizatuta egongo dira albaitaritza zerbitzuek zehazten duten epean, eta neurriak ustiategian sarreraren datan dauden animalia guztiei eragingo die.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan ustiategien %95eko eta abeltzaintza-kabiaren %75eko txertaketa-estaldura lortu arte, Euskal Autonomia Erkidego barruan jatorria eta helmuga duten behi-mugimenduak Eusko Jaurlaritzaren eta hiru Foru Aldundien artean koordinatutako protokolo baten arabera egingo dira. Txertaketa-estaldura hori lortzen denean, txertaketa-eremu Iean eskumena duen agintaritzak ezarritako protokoloetan xedatutakoa aplikatuko da.

Eguneratze honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Dermatosi Nodular Kutsakorraren aurkako prebentzioa indartzen du, animalien osasuna babestuz eta Euskadiko abeltzaintza-sektorearen segurtasuna bermatuz.

Eskaera Espainiako Nekazaritza Ministerioari

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Ministerioari berriro eskatu nahi dio Dermatosi Nodular Kutsakorraren aurkako txertaketa Euskadi osora zabaltzea, eta ez soilik Gipuzkoako Lurralde Historikora orain arte ministerioak defendatu duen bezala.

«Euskadin argi daukagu: Dermatosi Nodular Kutsakorraren aurrean benetako bermea txertaketa osoa da. Horregatik, gure apustua ustiategien eta abeltzaintza-kabiaren estaldura ahalik eta handiena lortzea da, animalien osasuna eta sektorearen etorkizuna babesteko« adierazi du Amaia Barredo sailburuak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zazpi gizonek eta hiru emakumek amaitu dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako instalazio elektrikoen ikastaroa, eta kontratu mugagabea lortzeko aukera izango dute

Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NL-NEZ) zuzendari kudeatzailea den Esther Fernandez Razquin, izendatu berria…

2 horas hace

Industriak Tafallan aurkeztu ditu nekazaritzako elikagaien industriarako laguntzak; aurten deialdia 13,25 milioikoa izango da

Nekazaritza Politika Bateratu (NPB) berriaren Plan Estrategikoaren esparruan, Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko…

2 horas hace

Osasun Institutua polenaren aurreikuspenen kanpaina egiten hasiko da ekainaren 30era arte, eta irailean eta urrian ere egingo da

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN/NOPLOI) polenaren maila atmosferikoen asteroko aurreikuspenen kanpaina abian…

2 horas hace

Urtarrileko prezipitazioek batez besteko balioak gainditu zituzten Nafarroa osoan

Urtarrileko prezipitazioek batez besteko balioak gainditu zituzten Nafarroa osoan, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak hilero…

2 horas hace

Ingurumenak deialdia ireki du 2026ko ingurumen-arloko hezkuntza, sentsibilizazio eta boluntariotzako eta herritarren zientziarako proiektuak jorratzeko

Nafarroako Gobernuak epea ireki du ingurumen-arloko hezkuntza eta sentsibilizaziorako, ingurumen-boluntariotzako eta herritarren zientziarako proiektuak jorratzeko…

2 horas hace

Hezkuntzak Laguntza programaren deialdi berri bat onartu du, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxeetan hezkuntza emozionala lantzeko eta tratu ona sustatzeko

Hezkuntza Departamentuak Laguntza programaren beste deialdi bat onartu du, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikastetxe publikoetan…

2 horas hace