Categorías: albisteak-berriak

Cimasub Zarautz 2026 jaialdia

Otsailaren 11tik 25era ospatuko da aurtengo Cimasub Zarautz 2026 jaialdia. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 16. edizioa ozeanoen edertasuna esploratzeko eta bertako sekretuak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren helburua da itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea. Horretarako, baliatzen ditu urpekaritza kirola, urpeko irudien teknologia, zinema eta argazkilaritzaren arte eta kultura, eta, guztiaren gainetik, itsasoarekiko maitasunaren bandera.

Cimasuben aurtengo leloak, «Egia zure begien aurrean», jaialdiaren funtsa irudikatzen du: itsaspeko munduaren errealitatea den bezala erakustea, artifiziorik eta zientzia-fikziorik gabe. Edizio honetan, planeta osoko itsaspeko argazkilari eta bideogileen lana nabarmendu nahi dugu. Profesional horiek urpean ikusten dutena erakusten digute, munduko bazter guztietako itsaso eta ozeanoetan ikusia.

Jaialdi honen baitan hainbat ekimen izango dira:

  • Itsaspeko zinemari buruzko hiru saio desberdin Modelo Aretoan (otsailaren 11, 18 eta 25ean). Nazioarteko 16 film labur eta 5 dokumentalik onenak proiektatuko dira bertan.
  • Argazki erakusketa Merkatu Plazan (otsailaren 7tik 26ra). Erakusketak itsas espezie paregabeak eta urpeko paisaiak erakutsiko ditu, ozeanoetako txoko harrigarrienetara eramango gaituztenak.
  • Itsaspeko Txikizikloa. Ikastetxeentzat bereziki pentsatutako jarduerekin, txikienengan itsas ingurunearekiko jakin-mina, errespetua eta zaintza sustatzeko.
  • Itsaspeko Adinzikloa. Itsas hondoek gordetzen dituzten edertasun eta sekretu guztiak hurbilduko dizkie gure adinekoei eta haien familiei.

Proposamen horien guztien bidez, Cimasubek urpean ezkutatzen den errealitatea begiratu, ulertu eta baloratzeko gonbita egiten dio gizarteari. Izan ere, gure begien aurrean egia ikusiz bakarrik ikas dezakegu gure planetari bizia ematen dioten ozeanoak zaintzen eta babesten.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0286 Gizon bat atxilotu dute Bilbon telefono mugikorrak lapurtzeagatik eta horien jabeen banku-kontuetatik dirua ateratzeagatik

Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…

3 horas hace

26_0285 Santurtziko taberna batean lapurreta egiteagatik atxilotu dute

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…

6 horas hace

26_0284 Joko-aretoetako erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal bateko burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…

6 horas hace

26_0283 Oiartzunen gizon bat atxilotu dute zirkulatzen ari ziren bi ibilgailutan kalteak egiteagatik

Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…

6 horas hace

«Hondakinik gabeko jolasak» sendotu egin dira Barakaldon, 4,74ko batez besteko balorazioarekin bere hirugarren edizioan

Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…

6 horas hace

Barakaldoko Udalak ETSri eskatzen dio premiaz jardun dezala Burtzeña eta Irauregi arteko trenbidearen hondatze larriaren aurrean

Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…

6 horas hace