Programaren helburua da haurrei hiria gerturatzea, eta herritar kritiko eta erantzunkide gisa duten parte-hartze aktiboa indartzea
Donostiako Udalak Zure Hiria Zaintzen programaren beste edizio bat jarri du abian. Donostiak hiri hezitzaile gisa duen konpromisoa indartzen du ekimen horrek. Eredu horretan, hezkuntza, ikaskuntza formalaz haraindian doan zentzu zabalean ulertuta, udal-proiektu politikoaren funtsezko ardatz bat da: bertan, familiak eta eskolak funtsezko zeregina betetzen jarraitzen dute.
Hezkuntzako eta Gazteriako zinegotzi Iñigo Garcíak programaren balio pedagogiko eta soziala azpimarratu ditu: “Zure Hiria Zaintzen ekimenarekin, Donostiako haurrek betetzen duten funtsezko eginkizunaren balioa azpimarratu nahi dugu. Haiek dira, euren begirada garbi, bitxi eta kritikoarekin, hiria ikuspegi berrien arabera ulertzen laguntzen digutenak eta Donostiako etorkizuna ere haien eskuetatik igarotzen dela gogorarazten digutenak”.
Iaz, Amara Berriko 360 ikaslek parte hartu zuten programan. Edizio honetan, Egia auzoko 100 ikaslek hartuko dute parte, zehazki, Sagrado Corazón Mundaiz, Presentación de María eta María Reina Eskola ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetakoek.
Lehenengoan, Hezkuntza Atalak Unitate Didaktiko bat landu du. Unitate hori ikastetxeetan lantzen ari dira dagoeneko, eta horrekin amaitzeko, udaletxera bisita gidatua egingo da, otsailaren 9an eta 10ean, 10:00etatik 11:30era.
Bigarren fasean, ikasleek ikasitakoan oinarritutako marrazkiak egingo dituzte, eta Cristina Enea parkeko erakusketa-aretoan jarriko dira ikusgai, martxoaren 25etik apirilaren 24ra.
Lau sari kolektibo emango dira:
hala, parte hartzen duten ikasgela guztiek sari horietako bat jasoko dutela bermatzen da.
Garcíak azpimarratu duenez, “proiektu honen bidez lortu nahi duguna da ikasleek euren hiria eta bertako erakundeak, historia zein balioak hobeto ezagutzea; eta ikasleen parte-hartze aktiboa eta arduratsua sustatzea, gaur egungo herritar gisa, ez etorkizuneko herritar gisa bakarrik. Haurrek hiria eurena ere dela sentitzen dutenean, zaindu, errespetatu eta eraldatu egiten dute”.
Programak Chillida-Leku Museoaren, Cristina-enea Fundazioaren, Tabakaleraren, Aquariumen eta FCCren babesa du.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…