26_0087 Erandion gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza
Erandion gizon baten gorpua aurkitu dute eta ikertzen ari da Ertzaintza
Prentsa zerbitzua
2026-02-06
Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian gaur goizean Erandion, Alto del Vivero inguruan, gizon baten gorpua aurkitu dutelako.
Gaur, ostirala, goizean aurkitu dute gorpua, eta bertaratutako polizia-taldeek egindako lehen ikerketen ondorioz, 60 urteko Espainiar nazionalitateko Barakaldoko bizilagun bat zela jakin dute. Herenegundik, asteazkenetik, desagertuta zegoen.
Segizio judizialak gorpua jaso ondoren, gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute, auzitegi-azterketa egin diezaioten, eta Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, heriotza zer egoeratan gertatu den zehazteko.
