OTSAILAREN 11, EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN EGUNA
Emakumeek komunitate zientifikoan eta teknologian duten funtsezko zeregina aitortzeko, gaur, otsailak 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun honek gogorarazten digu, hain zuzen, emakumeek eta neskek eginkizun erabakigarria dutela komunitate zientifiko eta teknologikoetan, eta areagotu egin behar dela haien parte-hartzea. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak ikerketan emakumeen lidergoan egindako aurrerapenen balioa nabarmendu nahi dute; izan ere, ikertzaileen ia % 67 emakumeak dira, eta, gainera, ikertzaileen % 42,5 dira proiektuen buru ari direnak.
Osakidetzan, osasunaren arloko 2.622 ikertzailetatik 1.745 emakumeak dira eta 877 gizonak, hau da, % 66,55 dira emakumeak eta % 33,44 gizonak, hurrenez hurren.
Era berean, erreparatzen badiegu emakume ikertzaileen artean egitasmoaren ardura hartzen dutenei, guztira % 42,52 dira.
Bestalde, Bottom Up proiektuak Osakidetzako osasun-erakundeen oinarritik sortutako beste ekimen batzuk dira, asistentzia-sareko osasun-arloko profesionalek diseinatu eta garatzen dituztenak. Besteak beste jardunbide egokiak dira, baita pazienteei eskainitako zerbitzuak hobetzen dituzten proiektuak eta erakundeko proiektu berritzaileak edo beste erakundeetan praktikan jarritako egitasmo egokituak ere. Proiektu horien filosofia osasun-erakundeetan ezagutza sortzea eta berrikuntza sustatzea da.
Hainbat zerbitzu-erakundek jasotako datuen arabera, onartutako 76 BOTTOM UPetatik % 72k izan dute emakume bat buru, eta % 28k gizon bat.
Gainera, nabarmentzekoa da Osakidetzan langileen % 80 emakumeak direla; izan ere, datu horrek erakusten du emakumeen presentzia handia dela euskal osasun-sistema publikoan.
Helburua: presentzia, ikusgarritasuna eta lidergoa handitzea
Otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunean, Osakidetzak egindako aurrerapenei balioa eman nahi die, eta emakumeek ikerketan eta berrikuntzan parte har dezaten bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Osakidetzako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Planak (2025‑2028) esplizituki jasotzen du konpromiso hori, bereziki berrikuntzari eta ikerketari buruzko dimentsioan, zeinaren helburua baita emakumeen presentzia, ikusgarritasuna eta lidergoa handitzea osasun-sistemaren etorkizunerako funtsezkoak diren eremu horietan.
Horri lotuta, Osakidetzak ziurtatu du egindako bidea nabarmentzeko modukoa dela, eta ibilbide-orrian aurrera egiten jarraitu behar duela, gero eta emakume gehiagok aukera izan dezaten ikertzeko, berrikuntza egiteko eta osasuna eta zientzia benetan aldatuko dituzten proiektuak lideratzeko, berdintasunarekin bat egiten duen ikuspegi batetik.
Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2015eko abenduaren 22ko ebazpenean adierazi zuen ezinbestekoa dela adin guztietako emakumeak eta neskak zientziara, teknologiara eta berrikuntzara bete-betean eta berdintasun-baldintzetan sartzea eta horietan parte hartzea, generoen arteko berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea lortzeko.
Ertzaintzak hiru gizon atxilotu ditu Laudion, ibilgailuetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik; bi gizon, 29 eta…
Ertzainek 27 urteko gizon bat atxilotu dute Oñatin, larderiaz lapurreta egiten saiatzea leporatuta. Atxilotuak airsoft…
La XXVI edición de la Jornada de Empresa Familiar, organizada por la Fundación Antonio Aranzabal…
El primer encuentro tendrá lugar el 25 de abril, de 11:00 a 14:00 horas; los…
La embarcación masculina de Orio hizo historia este domingo en Legutiano al recuperar un trono…
La Ertzaintza arrestó ayer por la tarde en el barrio donostiarra de Altza a un…