Categorías: albisteak-berriak

26_0102 Bilbon bi gizon atxilotu dituzte eta bat ikertu indarkeria erabiliz egindako lapurreta eta lesioak leporatuta

Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu eta hirugarren bat ikertu du Bizkaiko hiriburuan, herritar bati eraso egin eta telefono mugikorra eta dirua lapurtzeagatik. Atxilotuetako batek lepotik heldu zion biktimari eta lurrera bota zuen, eta lurrean zegoenean kolpeak eman zizkioten eta zapaldu egin zuten lapurreta egiteko.

Joan den urtarrilaren erdialdera, Bilboko San Frantzisko auzoan, biktimaren arabera, pertsona bat hurbildu zitzaion eta lurrera bota zuen. Lurrean zegoenean, pertsona horrek eta beste bik kolpeak eta ostikadak eman zizkioten buruan eta gorputzean, eta telefono mugikorra eta dirua lapurtu zizkioten.  

Biktimak Ertzaintzan jarritako salaketaren ondorioz, ikerketaz arduratu ziren agenteek, Udaltzaingoaren laguntzaz, egileak identifikatzea lortu zuten. Egitateetan izan zuten inplikazioa kontuan hartuta, horietako bi, magrebtar jatorriko 30 eta 43 urteko bi gizon, asteartean eta asteazkenean atxilotu zituzten, hurrenez hurren, Bilbon, indarkeriaz egindako lapurreta eta lesioak leporatuta, eta hirugarrenari, jatorriko bereko 37 urteko gizonari, eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa egitate berberengatik.  

Atzo gauean Bilbon atxilotu zutenari jatorri argirik ez duten 3.100 konfiskatu zizkioten.

Bi atxilotuek eta ikertutako gizonak polizia-aurrekari ugari dituzte.

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0303 Gasteizen gizon bat atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta oinezko bati lapurreta egiteagatik ikertu dute

Ertzainek 28 urteko gizon bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, haxixa zuten eta ustez saltzeko prestatuta…

9 horas hace

Rufus T. Firefly taldeak Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu dira

Rufus T. Firefly taldeak datorren maiatzaren 22an Zarauzko Modelo Aretoan eskainiko duen kontzerturako sarrerak agortu…

9 horas hace

Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Planaren % 86 martxan edo eginda, bi urteko ibilbidearen balantze positiboa egin du Hondarribiko Udalak

Bi urte igaro dira Hondarribiko Udalak 2023-2027 legealdirako Euskararen Erabilera Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu…

9 horas hace

Liburuaren Eguna ospatzeko ekintzak Hondarribiko Liburutegian

Liburuaren Eguna dela eta, Hondarribiko liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu irakurzaletasuna sustatzeko eta herritarren parte-hartzea…

9 horas hace

Arrestado un conductor en la AP-8 por trasladar ilegalmente a ocho personas en una furgoneta robada

La Ertzaintza ha interceptado en el área de servicio de Oiartzun a un varón de…

9 horas hace