Lurralde Kohesioko kontseilari Oscar Chivitek eta Baztango alkate Fernando Anbustegik Almandozko kale nagusiko zeharbideko sareak zolatu eta berritzeko obren amaiera bisitatu dute gaur. Milioi bat euro baino gehiago inbertitu dira lan horietan, eta horietatik 755.304 Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak jarri ditu, Tokiko Inbertsioen Planaren (PIL) eta Herri Lan eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren funtsen bidez.
Burututako lanei esker, Almandozeko bide nagusiak zituen akatsak konpondu ahal izan dira. Gainera, ur beltzen eta euri-uren hornidura-sareak ez ezik, zeharbidean igarotzen diren telefoniako eta argiteria publikoko kanalizazioak ere berritu dira.
Kontseilariak nabarmendu nahi izan du “Nafarroako Gobernuak tokiko azpiegiturekiko duen konpromisoa, politika publikoen funtsezko zereginetako bat baita, eta politika horiek lurraldea kohesionatzeaz gain, despopulazioaren aurka borrokatu eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen dute”.
Ildo horretan, Oscar Chivitek gogorarazi du Tokiko Inbertsioen Planaren (TIP) funtsek “Foru Exekutiboak toki-erakundeak finantzatzeko arloan egindako ahalegina bermatzen dutela; gainera, lurraldeetara itzultzen diren eta tokiko ekonomia dinamizatzen duten baliabideen mobilizazio handia agerian uzten dute”.
“Chivitek gehitu duenez, Nafarroako toki-erakundeei ziurtasuna eta segurtasuna eman behar zaie herriak bizirik mantentzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak izateko inbertsioei aurre egitearren”.
Ildo berean, Baztango alkateak eskertu nahi izan du “Nafarroako Gobernuak egindako ahalegina, hain beharrezkoa den azpiegitura bat garatzeko egindako ekarpenarengatik. Amaitzeko, “gaur egun handia da Almandoz herriarentzat eta Baztango eskualdearentzat”, esan du.
Jarduerak
Almandozen 510 metro inguruko luzerako zatia berritu da. Sare elektrikoan eta telefonia-sarean lan egin da, lehenago aireko lineetan, fatxadetan edo herrian jarritako zutoinetan, eta orain lur azpian egongo dira.
Horrez gain, sareak berritu eta kanalizatu dira; ur beltzen sareak, NILSA sozietate publikoak ezarritako baldintzak betetzeko moduan egin dira, herrian araztegi berria gauzatzeari begira.
Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…
Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…