Categorías: albisteak-berriak

Bakarrik bizi diren adineko emakumeek euren egoera hazkunde pertsonalerako eta ekarpen sozialerako aukera bezala ikusten dute

  • Emakundek lagundutako ikerketa batek adineko emakumeen bakardadearen estereotipo negatiboari egiten dio aurre
  • Azterlanak agerian uzten du presio sozial handia dagoela bakarrik bizi diren emakumeen artean jarraitu beharreko bizimoduari dagokionez

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak ‘Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik bizi diren adineko emakumeak: emandako baimen soziala?’ txostena aurkeztu du gaur Gasteizko BIZAN-INFO adineko pertsonentzako informazio-bulegoan, Iratxe Herrerok eta Carlos Díaz de Argandoñak osatutako bikote ikertzailearekin eta Lucho Royero Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako Saileko zinegotzi-ordezkariarekin batera. Azterlanean parte hartu duten Bizan zentroetako adineko emakumeak ere izan dira aurkezpenean.

Azterlan hau Emakundek Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerketa-lanei ematen dien bekaren emaitza da, eta bere helburua da jakitea zer faktore soziokulturalek baldintza dezaketen modu negatiboan esperientzia horri aurre egiteko modua, kalteberatasuna murrizteko eta bizi-kalitatea bermatzeko neurri egokiak ezartzeko asmoarekin. Eta, besteak beste, honako ondorio hau ateratzen du: bakarrik bizitzea ez du zertan bakarrik sentitzearen baliokidea izan, gizarteak adineko emakumeei buruz duen irudi estereotipatutik ondorioztatu dezakeen bezala.

Emakundeko zuzendariak adierazi duenez, «adineko emakume askorentzat, bakarrik bizitzea ikaskuntza bat da, aukera bat, hazkunde pertsonaleko etapa bat; tristurazko edo bakardadezko uneak barne hartzen dituen arren — bizitzako beste edozein etapan bezala —, gehienbat positibotzat jotzen da, bai sortutako egoera batengatik bertara iritsi direnen artean, bai askatasunez aukeratu dutenen artean ere».

Bestalde, Lucho Royero Gizarte Politiketako zinegotziak adierazi duenez, Gasteizko BIZAN zentroen sarearen zeharkako ardatzetako bat «bakardadea arintzea eta adinekoen harremanak, ikaskuntza eta parte-hartzea erraztea da. Uste dugu bakardadearekin bizitzen ikassi behar dela begirada gizatiarrago, lagunduago eta positiboago batetik «.

Gehiago dira emakumeak

EAEn bakarrik bizi diren pertsona guztietatik, % 32,5 dira 65 urte eta gehiagoko emakumeak, eta gehienak, % 75,4, alargunak. Hala, zahartzaroaren bizi-etapan, emakumeek aukera gehiago dituzte bakarrik bizitzeko gizonek baino, beraz, generoak eragina du bakarrik bizi diren adinekoen pertzepzio sozialean.

Izan ere, azterlanaren arabera, bakarrik bizi diren adineko emakumeen irudiak osagai negatiboak ditu emakume izatearekin eta adinarekin lotuta dagoelako, eta egoera hori tristuraz bizi dutela ondorioztatzen da, estereotipo negatibo bat indartuz.

Hausnarketa gisa, lanak ohartarazten du, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan lorpenak izan diren arren, bizimodu hori aukeratzeko askatasunari dagokionez, protagonista adineko emakume bat denean, nolabaiteko gizarte-baimenaren mende geratzen dela bere bizimodua aukeratzeko eta aurre egiteko modua. Honek bere bizi-kalitatea baldintzatzen du eta haren zaurgarritasuna areagotu dezake. Hala ere, gizarte-oztopo horiek gorabehera, bakarrik bizitzea hazkunde pertsonalerako eta gizarte-ekarpenerako aukera bat dela egiaztatu da ikerketan zehar, eta bizi-esperientzia honetako protagonistek positiboki baloratu dute nagusiki aukera hori.

Ikertzaile-taldeak bi erronka aipatu ditu, politika publikoek beren gain hartu beharrekoak: batetik, gazteak zirenean bakardadearen aldeko hautua egin zuten emakume askoren rol aitzindaria aitortzea, eta, bestetik, adineko emakumeek gaur egun bakarrik bizitzeko duten eskubidea ahalbidetzea.

Ikerketa-taldea

Iratxe Herrero Zarate soziologo eta gerontologoak koordinatu du ikerketa, eta Carlos Díaz de Argandoña Fernández berdintasun-agente eta prestatzaileak ere parte hartu du. Bi hamarkada baino gehiago daramatzate elkarlanean hitzaldiak eta ikastaroak ematen. Gaur egun, ikerketa sozialerako kabinetea y-logika koordinatzen dituzte.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

7 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

13 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

13 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

22 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

22 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

1 día hace