Categorías: albisteak-berriak

Udaberriko Gunea programak teknologiaeta kirol-jarduerak eta gazteentzako irteerak eskaintzen ditu Aste Santuan

Barakaldoko Udalak, Gazteria Arloko Giltzarri gazte-jardueren plataformaren bitartez, herriko nerabeei zuzendutako aisialdi hezigarriko jardueren programa bat eskainiko du berriro ere Aste Santuko oporretan.

2026ko edizioak hiru jarduera-ardatz nagusi ditu, naturarekiko, teknologiarekiko eta aisialdi hezitzailearekiko harremana uztartzen dutenak:

Zaldiketa hasteko ikastaroa: Martxoaren 30ean eta 31n egingo da, 9: 00etatik 14:00etara, Trapagarango Zaldi-zentroan. Jarduera horrek 5,88 €-ko kostua du, eta autobusez kirol-zentrora joatea hartzen du barnean.

Aisialdiko irteerak Virtual Bilbaora: Gazteek esperientzia teknologiko bat izango dute «Virtual Bilbao» n apirilaren 1ean edo 10ean, 10:00etatik 14:00etara. Prezioa: 3,54 €.

Kanpamentu teknologikoa: «3D inprimaketa, droneak eta binilozko kamiseten estanpazioa» izenburupean, apirilaren 7, 8 eta 9ko goizetan egingo da. Jarduera hau doakoa da eta 11:00etatik 14:00etara izango da Barakaldoko Topalekuan.

Proposamen horiez gain, CISen (Los Hermanos parkea) dagoen Barakaldoko Topalekuan etengabeko jarduera mantenduko da begiraleek zuzendutako dinamizazio-programekin martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 7tik 10era. Gurutzetako topalekua itxita egongo da martxoaren 27tik apirilaren 13ra, Gizarte Etxea hobetzeko eta egokitzeko lanak egiteagatik.

Izena ematea eta plazak esleitzea

Plazak mugatuak direnez, esleipen-prozesua zozketa bidez egingo da, martxoaren 4an. Interesdunek aurrez izena eman behar dute otsailaren 16tik 27ra bitartean, honako bide hauen bidez:

Udalaren egoitza elektronikoa: Udalaren webgunean BakQ identifikazio elektronikoa erabiliz, www.barakaldo.eus

Aurrez aurre: Barakaldoko (CIS Parque de Los Hermanos) eta Gurutzetako (C.C. Cruces) topalekuetan, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, izena emateko epean.

Edozein zalantza argitzeko, Giltzarri zerbitzuak herritarren eskura jartzen ditu 94 478 95 97 (goizez) eta 94 478 96 41* (arratsaldez) telefonoak, bai eta giltzarri@barakaldo.eus helbide elektronikoa eta bere sare sozialak ere.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

14 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

20 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

20 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

1 día hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

1 día hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

2 días hace