Categorías: albisteak-berriak

Nafarroako Gobernuaren bulego mugikorrak etxebizitzaren arloko informazio espezializatua eskaintzen du aste honetatik aurrera

Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak sustatu eta Nasertic enpresa publikoak kudeatzen duen Herritarren Arretarako Bulego Mugikorrak aste honetatik aurrera etxebizitzaren arloko informazio espezializatua eskainiko du bertaratzen den Nafarroako udalerrietan. Hain zuzen ere, asteazkenera arte Ezkarotzen dago, eta Begoña Alfaro hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria bertaratu da gaur goizean.

Bulego Mugikorra Nafarroako herrietan barrena ibiliko da, eta Nafarroako Gobernuari dagozkion hainbat gairi buruzko arreta eta orientazioa ez ezik, etxebizitza-arloko era guztietako informazioa eta aholkularitza ere eskainiko du hemendik aurrera: alokairuko kontratuen erregistroak, etxebizitza-edukitzaile handien erregistroa, Merkatu Tentsionatuko Eremua, alokairurako laguntzak, babestutako etxebizitza erosteko diru-laguntzak, bizigarritasun-zedula izapidetzea, birgaitzea, etxebizitza-errolda, alokairu-poltsa eta abar.

Bulegoaren helburua da alferrikako joan-etorriak saihestea eta herritarrei izapideak egiteko edo zalantzak argitzeko aukera ematea modu hurbil, arin eta pertsonalizatuan. Beraz, Alfaro lehendakariordearen ustez, “funtsezkoa” da baita ere etxebizitzaren arloko informazioa eman ahal izatea. “Jakin badakigu herritarrak gehien kezkatzen dituen eta zalantza gehien sortzen dituen gaietako bat dela, eta mundu guztiarentzat ez da erraza gure bulegoetara aurrez aurre joan ahal izatea. Hortaz, administrazioa Nafarroako eremu guztietara gerturatzeko erraztasun guztiak jarri nahi ditugu”, adierazi du.

Lehendakariordeaz gain, honako hauek izan dira bisitan: Pablo Mikeleiz, Ezkarozeko alkatea; Berta Uriz, Nasuvinsako Etxebizitza Saileko zuzendaria; Toya Bernad, Naserticeko berrikuntza, komunikazio eta herritarren arretarako zuzendaria; eta Leticia Gurpegui, Naserticeko aurrez aurreko arretako koordinatzailea.

Etxebizitza-arloko informazio espezializatua asteazkenetan emango da, 9:00etatik 17:00etara, eta datozen egunetan herri hauetan izango da: Viana (otsailak 25), Leitza (martxoak 3), Erro (martxoak 11), Izaba (martxoak 16), Orbaizeta (martxoak 18), Otsagabia (martxoaren 23ko astea) eta Erronkari (martxoak 31).

Etxebizitza-arloko zerbitzu espezifikoez gain, bulegoan Foru Administrazioarekin loturiko gaiak ebatzi daitezke; hala nola, programa eta laguntzei buruzko informazio orokorra lortzea, ziurtagiri digitala eskuratzea edo dokumentazioa erregistratzea. Bulegoa guztiz irisgarria da. Erabateko inklusioa ziurtatze aldera, mugikortasun murriztuko pertsonak bertara sartzeko plataforma bat du, pertsona gorrentzako indukzio magnetikoko begizta, braille bidezko seinaleztapena eta gida podotaktilak, audio deskribapenak eta irakurketa errazeko seinaleak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0320 Bi atxilotu Bilbon, etxebizitzan indarra erabiliz lapurtzeagatik

Ertzaintzak 33 eta 35 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo arratsaldean, Bilboko Ametzola auzoko etxebizitza…

5 horas hace

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

23 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

1 día hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

1 día hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

2 días hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

2 días hace