Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, koordinaziorako lehen lurralde-bileran parte hartu du, Tuteran, datorren abuztuaren 12rako aurreikusitako guztizko eguzki-eklipseak ekarriko duen antolaketa- eta mugikortasun-erronka apartari erantzun koordinatu eta eraginkorra emateko. Egutegia osatzeko, beste topaketa bat egingo da Martzillan, otsailaren 19an, eta Lizarran, otsailaren 24an.
Lurralde Kohesioa Nafarroako toki entitateekin koordinatzen hasi da, aurtengo abuztuaren 12ko eguzki eklipse osoak ekarriko duen antolakuntza erronkari aurre egiteko