Nafarroako Gobernuak 284.600 euro inbertitu ditu Javierko biltegi berrian, herriko ur-hornidura hobetzeko

Nafarroako Gobernuak 284.600 euro inbertitu ditu Javierko biltegi berrian, herriko ur-hornidura hobetzeko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Javierko ur-biltegi berria egiteko obrak burutu ditu. Nafarroako Gobernuak 284.593 euroko inbertsioa egin du: 264.593 euro Toki Inbertsioen Planaren kontura (PIL), eta 20.000 euro Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren kontura, ur-biltegia Javierko ingurune turistikoko berdeguneak mantentzeko ere erabiltzen baita. Esku-hartzearen kostu osoa 373.793 eurokoa izan da, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak (MSCS) egindako ekarpenaren ondoren.