Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu du indarrez lapurreta egitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta. Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek ikusi zuen atxilotua auto baten leihoa hausten eta barrutik motxila bat hartzen. Beste agente batek eta partikular batek lagunduta atzeman ahal izan zuten ihes egiten saiatu zen inplikatua.
Atzo, osteguna, arratsaldeko hiruak baino lehentxeago, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek pertsona bat ikusi zuen Gasteizko Adurtza auzoko kale batean aparkatuta zeuden ibilgailuen artean zokomiran.
Halako batean, susmagarriak autoetako baten kopilotuaren aldeko ateko leihoa hautsi zuen eta barrutik motxila bat hartu zuen. Agentea ustezko lapurrarengana hurbildu zen eta ertzaina zela esanez identifikatu zen, eta gizonak motxila lurrera bota eta korrika ihes egin zuen.
Atzetik segitzen zion bitartean, gizonak ez zien jaramonik egin ertzainak gelditzeko emandako aginduei. Azkenean, herritar baten eta bertara hurbildu zen eta zerbitzuz kanpo zegoen beste ertzain baten laguntzaz, inplikatua atzeman eta atxiki ahal izan zuten, eta une batean bortxaz aurre egin zien esku hartu zituen bi ertzainei, eta jo ere egin zituen.
Bertaratu zen Ertzaintzaren patruila batek atxilotu zuen indarrez lapurreta egitea eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta. Ibilgailutik lapurtutako motxila berreskuratu ahal izan zuten.
Zerbitzuz kanpo zeuden bi ertzainek osasun-laguntza behar izan zuten inplikatuak eragindako lesioengatik.
Atxilotua magrebtar jatorriko 44 urteko gizona da eta aurrekariak ditu antzeko egitateengatik, eta polizia-eginbideak amaitutakoan jarriko dute epailearen eskuetan.
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…