26_0135 Emakume bat erreskatatu dute Txindokin, ondoeza izan ostean
Emakume bat erreskatatu dute Txindokin, ondoeza izan ostean
Prentsa Zerbitzua
2026-02-22
Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Taldeko kideek, helikopteroaren estaldurarekin, ondoezik sentitu den emakume bat erreskatatu dute gaur arratsaldean, Txindoki mendian ibilbide bat egiten ari zela.
Arratsaldeko ordu biak aldera erreskatatu dute, Amezketako Muitze ur-jauziaren inguruan. Biktimak ondoeza izan du, eta ezin izan du bidea jarraitu. Larrialdiei Aurregiteko koordinatzaileak Zaintza eta Erreskate Unitateko mendiko kideak eta Ertzaintzaren helikopteroa mobilizatzea eskatu du, erreskatatzeko. Bertaratu direnean, emakumeari lagundu diote eta Garberara eraman dute. Anbulantzia bat zain zegoen Donostiako ospitalera eramateko
