26_0140 Gizon bat hil da Aprikanon, trenbide-pasagune batean trenak bere ibilgailua harrapatuta
Servicio de prensa
2026-02-23
Gaur arratsaldean, 50 urteko gizon bat hil da Aprikanon (Arabako), trenbide-pasagune batean tren batek gidatzen ari zen autoa harrapatu ondoren.
Gaur arratsaldeko hiruak baino lehentxeago, tren batek auto bat harrapatu du trenbide-pasagune batean Aprikano herrian, Kuartangon (Araba). Gidaria, eta bidaiari bakarra, espainiar nazionalitateko 50 urteko gizona, ezbeharra gertatu den lekuan hil da.
Istripuaren ondorioz, trenbideko zirkulazioa etenda geratu da.
Ertzaintzak ikerketa hasi du zoritxarreko ezbehar hori zerk eragin duen argitzeko.
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…