Categorías: albisteak-berriak

Barakaldok arreta-zerbitzu espezifiko bat aktibatu du etxebizitza hutsei errekargua aplikatzeko eta egon daitezkeen zerga-onurei buruzko informazioa emateko

Barakaldoko Udalak herritarrei arreta emateko bi leihatila espezifiko gaitu ditu aste honetan, helburu bikoitzarekin: hutsik dauden etxebizitzei OHZn % 40ko errekargua behar bezala aplikatzea kudeatzeako, eta jabeei jakinarazteko zer hobari eta salbuespen izan ditzaketen eta, kasu askotan, ez dakitela.

Udal ordenantza fiskalak ezartzen duen bezala, erregistroan hutsik agertzen diren etxebizitzei (1.800 etxebizitza) % 40ko errekargua aplikatu zaie.. Ondoren, titularrak dira salbuespen-kasuren batean dauden edo hobariak jaso ditzaketen egiazta dezaketenak.

Joan den urtean, Barakaldo Merkatu Gune Tentsionatu izendatu zen, eta, horren ondorioz, hainbat neurri abiarazi ziren etxebizitza eskuratzeko. Horien artean dago etxebizitza hutsei egindako errekargu hori, bai eta OHZn hobaria ematea ere, Bizigune edo Alokabide bezalako programa publikoen bidez etxebizitza Eusko Jaurlaritzaren esku uzten duten pertsonentzat.

Ordenantzan aurreikusitako salbuespenak eta hobariak

Udal-araudiak errekargua aplikatu behar ez den edo onura fiskalak lor daitezkeen hainbat kasu jasotzen ditu, besteak beste:

  • Behar bezala aitortutako bizitoki-jarduerei lotutako higiezinak.
  • Erakunde publikoei lagatako etxebizitzak edo alokairu eskuragarriko programetan daudenak.
  • Hirugarren adinekoen egoitzetan erroldatutako pertsonen etxebizitzak.
  • Udalaren eta haren mendeko erakundeen jabetzakoak diren etxebizitzak (Eretzakoak barne).
  • Lan-arrazoiengatik lekualdatu diren pertsonak, gehienez bi urtera arte.
  • Alargunak, erretiratuak edo hilean 1.100 euro gordin baino gutxiagoko dirusarrerak dituzten beste pentsiodun batzuk.
  • Mendekotasuna duten pertsonak (2. eta 3. maila) eta haien zaintzaile ezprofesionalak, aurreikusitako baldintzetan.
  • Birgaitzen ari diren etxebizitzak, hondamen-egoeran daudenak, bizigaitzak edo eraberritze-prozesuan daudenak.
  • Oinordetzaz eskuratutako etxebizitzak, ezarritako epeen barruan.
  • Zerga sortu aurreko ekitaldian eskualdatutako etxebizitzak.
  • Erabilera profesional, komertzial edo asoziatiboetarako etxebizitzak.
  • 70 urtetik gorako pertsonak, senideekin bizitzera joaten direnak, edo alderantziz.

Erregistroan agertzen diren etxebizitza hutsen jabe guztiek aurkez ditzakete beren egoera egiaztatzeko egoki iritzitako agiriak. Honako dokumentu hauek aurkez daitezke, besteak beste:

Errentamendu-kontratuak, errolda-ziurtagiriak, pentsio-ziurtagiriak, programa publikoetara lagatzeko agiriak, lan-kontratuak edo mendekotasun-ziurtagiriak.

Hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzeko eta baldintzak betetzen dituztenak babesteko neurri bat

% 40ko errekargua — inguruko txikienetakoa — udal-estrategiaren parte da, etxebizitza hutsak merkatura atera daitezen bultzatzeko eta gazteei eta herritar guztiei etxebizitza eskuratzen laguntzeko.

Iratxe Foces Ogasun zinegotziak azaldu duenez, «errekarguaren aplikazioak konpromiso argi bati erantzuten dio: hutsik dauden etxebizitzak mobilizatzea merkatu tentsionatu batean. Baina, aldi berean, bermatu nahi dugu salbuespen edo hobari bat izateko eskubidea duen inor ez dadila hura gabe geratu ezjakintasunagatik «.

«Horregatik, arreta presentziala indartu dugu. Errekarguaren aplikazioaren barruan, dauden onura fiskalei buruzko informazio aktiboa ematen ari gatzaizkie bizilagunei. Kontua ez da neurri bat aplikatzea bakarrik, baizik eta berme eta sentsibilitate sozialarekin aplikatzea «, adierazi du.

Focesek azpimarratu duenez, «gure helburua soziala da, ez diru-bilketa. Etxebizitza hutsak funtzio sozial bat betetzea nahi dugu, eta errekargua ez ordaintzeko edo hobariak eskuratzeko baldintzak betetzen dituztenek modu errazean eta udalaren laguntzarekin egiaztatu ahal izatea «.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

12 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

18 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

18 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

1 día hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

1 día hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

2 días hace