Ertzaintzak duela gutxi Portugaleteko farmazia batean indarrez egindako lapurreta argitu du. Atxilotuari, horrelako gertakariengatik aurrekari ugari dituenari, gauzetan indarra erabiliz lapurreta egitea leporatu diote.
Lapurreta otsailaren 18ko goizaldean egin zuten Portugaleteko Mugakoa auzoko farmazia batean. Alarma-zentraletik Ertzaintza establezimendura joateko eskatu zuten, pertsona batek sarrerak behartu zituela eta bi kutxa erregistratzailetako txanponen tiraderak lapurtu zituela esanez.
Bertaratu ziren Ertzaintzaren baliabideek begiz ikuskatu zuten farmazia, kalteak eta lapurreta egiaztatzeko.
Goiz horretan bertan, garbiketako udal-langile batek kalean aurkitu zituen establezimenduko kutxa erregistratzaileetako bi tiraderak.
Ertzaintzako agenteek ikerketekin jarraitu zuten, eta atzo, astelehena, Sestaon identifikatu eta atxilotu ahal izan zuten lapurra.
Atxilotuak, espainiar nazionalitateko 34 urteko gizonak, aurrekari ugari ditu gauzetan indarra erabiliz lapurreta egiteagatik, eta Ertzaintza Portugaleten gertatutako antzeko egitateetan parte hartu ote duen ikertzen ari da.
Atxilotua epailearen eskuetan jarri zuten zegozkion eginbideak amaitutakoan.
26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…
“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…
26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…
26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…
Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…