Categorías: albisteak-berriak

Harmailetan errespetua nagusitzea eskatu du Bizkaiko Eskola Kirolak

Bizkaiko Foru Aldundiaren eskola-kirol programak harmailatan jokabide egokiak sustatzeko kanpaina berri bat jarri du martxan. Ekimen honen bidez, «Errespetua» leloa duten pankartak banatu dira saskibaloiko 120, eskubaloiko 43 eta futboleko 198 entitateetan, ikusleen artean jarrera arduratsuak eta errespetuzkoak sustatzeko helburuarekin.

Pankartak gaurtik aurrera erakutsi ahal izango dira partiden aurretik eta bitartean, ikusleak kontzientziatzeko eta kirol-ingurune hezitzaile, seguru eta errespetuzkoa indartzeko asmoz. Bizkaiko Foru Aldundiak garatutako KirolaON tresnaren arabera, azken ikasturtean harmailan gertatutako 13 gorabehera hauteman ziren, indarkeria motarik ohikoenetakoa izanik ikusleen jarrerei lotutakoa.

Azken hilabeteetako datuek ere erakusten dute ikusleen portaerari lotutako intzidentziak ugaritu egin direla, eta egoera horrek agerian uzten du beharrezkoa dela kirolaren ingurunea errespetuzkoagoa bihurtzea. Horregatik, Aldundiak «Errespetua» pankartak inprimatu eta banatu ditu eskola-kirolaren partidak egiten diren gune guztietan jartzeko, mezua indartzeko eta guztion konpromisoa erakusteko: elkarbizitzan eta errespetuan oinarritutako eskola-kirol baten alde.

Ekimenaren helburu nagusiak

  • Epaileen erabakiak onartzea eta protesta edo jokabide desegokirik ez egitea.
  • Harmailatik entrenatzaile gisa ez jardutea, kirol-egile bakoitzaren rola errespetatuz.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren «Ikusle Onaren Dekalogoa» betetzea.
  • Gogoratzea eskola-kirolaren helburu nagusia umeek eta nerabeek disfrutatzea, ikastea eta haztea dela, emaitzetatik harago.
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

26_0319 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Aiako Harrietan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi…

8 horas hace

26_0318 Gizon bat atxilotu dute Lazkaon, pertsona bati ahoan lesioak eta hausturak eragiteagatik

Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Lazkaon (Gipuzkoa), beste bati barra finko batekin…

14 horas hace

26_0317 Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako Udal bati eta Murtziako enpresari bati ia 100.000 euroko iruzurra egin ondoren

“Andre – Marles” baterako operazioa Ertzaintzak eta Cartagenako Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu dituzte, Gipuzkoako…

14 horas hace

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta

26_0316 Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu batek harrapatuta Emakume bat hil da Donemiliagan, ibilgailu…

23 horas hace

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik

26_0315 Donostian telefono mugikorren saltoki bateko langile bat atxilotu dute iruzurreko transakzio bat egiteagatik Donostian…

23 horas hace

26_0314 Gernikan atxilotu dute ibilgailuetan eta salmenta-makina batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak, Gernikako Udaltzaingoarekin lankidetzan, 43 urteko gizon bat atxilotu du kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailutatik…

1 día hace