Ekimen honek 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako sorkuntza artistikoko 7 ikastaro barne hartzen ditu
Aurten ere Kontadoresek gazteei zuzendutako hainbat ikastaro eskainiko ditu. Martxoa eta ekaina bitartean, 87 plaza eskainiko dira 7 laborategi kulturaletan banatuta. Proposamena gazteen interes, behar eta zaletasunetan oinarrituta egin da, haien poltsikora egokitutako prezioekin. Era berean, gizarte-laguntzaren bat jasotzen duten familiek %15eko murrizketa izango dute tarifan.
Udaberri honetan, sorkuntza artistikoari eskainitako laborategiak nabarmentzen dira. Dantza, literatur sorkuntza, antzerkia, musika eta autoedizioaren inguruko proposamenak biltzen ditu eskaintzak.
Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabaltzeko. Gazteak mugimendutik, sormenetik eta euren ongizatetik erlazionatzeko espazioak sortzea da helburua. Laborategietan zehar, nork bere burua ezagutzeko, taldean gozatzeko eta sormen-prozesuak partekatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Orokorrean, Kontadoreseko ikastaroak 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta daude, eta Donostian erroldatutako gazteek lehentasuna dute. Toki librerik geratzen bada, 18 urtetik beherakoek nahiz 30 urtetik gorako gazteek parte hartzeko aukera izango dute, haien parte-hartzea egokitzat jotzen bada.
Izen-ematea jarraian adierazitako webgunean egin daiteke: www.kontadores.eus
Bertan ere ikus ditzakezu eskaintza guztia, egutegia, ordutegiak eta prezioak.
Kontadores Gazte Zentroa
Pasai San Pedro hiribidea 13 (Bidebieta, Donostia)
943 483476
kontadores@donostia.eus
@DssKontadores
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 17:30 – 20:30
Larunbata: 17:00 – 21:00
Joan den ostiralean, ertzainek 64 urteko gizon bat atxilotu zuten Irunen, dokumentu publikoa faltsutzearen delitua…
Imanol Pradales Lehendakaria Baskoniari egindako harrera ofizialean izan da gaur arratsaldean. La entrada Lehendakaria Baskoniari…
Joan den igandeko goizaldean, Sestaoko ertzain-etxeko uniformerik gabeko patruila bat bereizgarririk gabeko ibilgailu ofizial batean…
LTC Sarea sareak hamarkada bat baino gehiago darama Euskadi eta Akitania Berriaren arteko lankidetza estrategikoa…
Joan den igandeko goizaldean, Sestaoko ertzain-etxeko uniformerik gabeko patruila bat bereizgarririk gabeko ibilgailu ofizial batean…
Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalak 2026ko Hezkuntza Bikaintasun Sariak lortu ditu, musika-heziketan eta kulturarako sarbidean…