Ertzaintzak gizon bat atxilotu du joan den urrian Sestaoko parke batean gizon bati indarkeriaz lapurreta egitea eta lesioak eragitea leporatuta. Ertzaintzako Polizia Zientifikoak biktimaren jantzi baten DNA analisia egin izanari esker identifikatu eta atxilotu dute lapurretako bat.
Egitateak Sestaoko Karmengo auzoko parke batean gertatu ziren 2025eko urriaren 1eko 03:30ean. Biktima, hegoamerikar jatorriko 33 urteko gizona, banku batean eserita zegoenean, bi gizon hurbildu zitzaizkion eta, eraso eginez, telefono mugikorra kentzea lortu zuten, kolpeak saihesteko bere burua defendatzen saiatu zen arren.
Biktimak egiaztatu zuen bere jantzietan ustezko erasotzaileen odol-arrastoak zituela, eta Ertzaintzari eman zizkion, beraz.
Agenteek jantziak aztertu eta DNA laginak lortu zituzten, eta Ertzaintzaren Polizia Zientifikora bidali zituzten analisia egiteko.
Lortutako laginak poliziaren datu-basearekin alderatu zituztenean emaitza positiboa lortu zuten, eta ustezko erasotzailearen odol-laginak magrebtar jatorriko 27 urteko gizon batenarekin bat zetozela egiaztatu zuten.
Pertsona hori atzo, asteazkena, 20:30ean, aurkitu zuten Sestaon, eta indarkeria erabiliz eta lesioak eraginez lapurreta egitea leporatuta atxilotu zuten. Atxilotuak polizia-egoitzan jarraitzen du, agintari judizialaren eskuetan noiz jarriko zain.
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du lapurretan parte hartu zuen bigarren pertsona identifikatzeko.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Busturiako (Bizkaia) baserri batean lapurtzen saiatzeagatik. Atxilotuak jabetzako hesi batetik…
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du gaur goizaldean Arabako hiriburuan substantzia estupefazienteen hainbat kopuru atzeman ostean,…
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariengatik Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta baten deiari…
26_0248 Gizon bat atxilotu dute Basaurin bikotekidea indarkeriaz hil duelakoan Gizon bat atxilotu dute Basaurin…
Ertzaintzak 19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu gaur arratsaldean Murgian, Gasteizen 17…
Euskadiko Larrialdi Zerbitzuen arteko koordinazioak eta su hartzen hasi den gai arriskutsuen kamioi baten gidariak…