Teilatua erori, eta eraikina kolapsatzeko arriskua ikusirik, Ertzaintzak esku hartu behar izan du
Servicio de prensa
2026-03-04
Gaur goizean, Ertzaintzak, Galdakaoko Udaltzaingoak eta Polizia Nazionalak osatutako operatibo batek herriko eraikin abandonatu batean zeuden pertsonak atera ditu. Ertzaintzak pertsona horietako bat atxilotu du, atxilotze-agindu judiziala baitzuen indarrean.
Gaur, asteazkena, Ibaizabaleko Ertzain-etxeko agenteek, Brigada Mugikorreko Unitateko agenteen laguntzarekin eta Galdakaoko Udaltzaingoarekin koordinatuta, Galdakaoko Bengoetxe auzoko eraikin abandonatu batean zeuden pertsonak atera dituzte.
Eraikinean gaua ematen duten pertsonen integritate fisikoa arrisku larrian zegoela ikusirik hustu dute eraikina. Izan ere, Galdakaoko Udaleko hirigintza-teknikari batek egiaztatu du eraikinaren egitura egoera txarrean dagoela eta eraikina kolapsatzeko arriskuan dagoela.
Barruan zeuden hamabost pertsonak, guztiak magrebtarrak, arazorik gabe atera ahal izan dira eraikinetik, eta suhiltzaileek barruan ez zela inor geratzen egiaztatu dute. Ondoren, Polizia Nazionalaren Atzerritarren eta Mugen Probintzia Brigadako agenteak arduratu dira eraikinetik ateratako pertsonen nortasunak egiaztatzeaz. Horietako bi haien egoitzara eraman dituzte, Estatuan duten lege-egoera egiaztatze aldera.
Ertzaintzak identifikatuetako bat atxilotu du, 30 urtekoa eta magrebtarra, atxilotzeko errekisitoria judiziala baitzuen indarrean.
Osasun-arloko langile batek eraikinetik atera duten beste pertsonetako bat artatu behar izan du, berak eragindako ebaki bat baitzuen bekokian; azkenean, osasun-zentro batera eraman behar izan dute.
Horrez gain, identifikatuetako bi elkarri joka hasi dira, eta Brigada Mugikorreko agenteek esku hartu behar izan dute borrokan jarrai ez zezaten; horietako hiruk asistentzia medikoa behar izan dute.
Galdakaoko Udaleko obretako langileek eraikina hormatu dute, berriro inor barrura sar ez dadin.
Joan den igandean, apirilaren 12an, Bilboko Ertzain-etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten, telefono…
Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute, orain dela sei egun indarra erabiliz egindako lapurreta bat…
Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen…
Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik…
Alba Delgado Barakaldoko Udaleko Garapen Iraunkorreko eta Ingurune Naturaleko zinegotziak «Hondakinik gabeko jolasaldiak» (Hondakinik gabeko…
Amaia del Campo alkateak gutun bat bidali dio ETS – Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiari,…