Categorías: albisteak-berriak

26_0180 Bost atxilotu Oñatiko enpresa batean lapurreta egiteagatik

Ertzainek bost gizon atxilotu dituzte Oñatin indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuek enpresa bateko perimetroko hesia behartu zuten eta instalazioetatik hainbat material lapurtu zuten.

Atzo, larunbata, eguerdian, Oñatiko enpresa batera polizia agertzeko eskatu zuten, hainbat pertsona bertako instalazioetatik materiala lapurtzen ari zirela esanez.

Abisuari erantzunez bertaratu ziren patruilek ibilgailu bat ikusi zuten lantegitik urruntzen. Agenteek autoa geldiarazi eta bost bidaiariak identifikatu zituzten, guztiak gizonak eta espainiar nazionalitatekoak.  Auto barruan metalezko hainbat pieza eta altzairu herdoilgaitzezko objektu batzuk aurkitu zituzten, bai eta lapurretak egiteko erabiltzeko moduko erremintaren bat edo beste ere. Ebidentzia horren aurrean, susmagarriak atxilotu egin zituzten indarrez lapurreta egitea leporatuta.

Gero, enpresako segurtasun-kameretako irudien bidez, ikusi ahal izan zuten pertsona horiek perimetroko hesia hautsi zutela eta autoan aurkitu zuten materiala lapurtzera sartu zirela barrura.

Atxilotuak 19 urtetik 48 urtera bitartekoak dira, polizia-aurrekari ugari dituztenak batez ere ondarearen aurkako delituengatik, eta dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren jarriko dituzte epailearen eskuetan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

2 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

2 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

20 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

23 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

1 día hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

1 día hace