Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta, patinete elektriko batean jarrera susmagarrian zebilela ikusita egindako miaketan 600 gramo haxix konfiskatu ondoren
Gaur, asteartea, goizeko 02:00etan, Pasaiako kale batean, Ertzaintzaren patruila batek gizon bat ikusi du patinete elektriko bat gidatzen jarrera susmagarrian, kalean zegoen beste pertsona batengana hurbiltzen.
Agenteak patinetearen gidaria identifikatu dute eta, azaleko miaketa egin diotenean, 100 gramoko sei haxix tableta aurkitu dizkiote, bai eta hauts zuri kopuru txiki bat eta labana bat ere.
Egitate horiengatik, 30 urteko gizona, magrebtar jatorrikoa, atxilotu dute droga-trafikoagatik, eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa urratzeagatik salatu dute, substantzia zuri bat eta labana bat zeramatzalako.
Atxilotua Errenteriako Ertzain-etxera eraman dute dagozkion eginbideak egitera, eta behin horiek amaitutakoan epailearen eskuetan jarriko dute.