2025. urtean, Ertzaintzak 541 salaketa jaso zituen salatutako gertakarian kriptomonetak edo kriptoaktiboak egotearekin lotuta. Salaketa guztiak ikerketa-prozesuan daude.
Kriptomonetekin lotutako delituak ertzain-etxeetan, Ertzaintzaren Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Burutzaren mende dagoen Delitu Ekonomikoen Atal Nagusian eta Zibersegurtasuneko Koordinazio Burutzan ikertzen dira.
Zibersegurtasuneko Koordinazio Burutzak bi atal ditu: alde batetik, Berrikuntza Atala, eta, bestetik, Ikerketa Atala. Atal hori, aldi berean, hiru arlo desberdinek osatzen dute: iruzurren arloak, adingabearen sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren arloak eta hacking eta jabetza intelektualaren arloak. Guztira 26 pertsonak osotzen dute unitatea.
Ikerketa Judizialeko Burutzaren menpeko Delitu Ekonomikoen Atal Nagusia sei kidek osotzen dute. Atal honek, 2025. urtean, honako ikerketa hauek egin ditu:
- 13 ikerketa, ustezko iruzur-delituengatik.
- 7 ondare-ikerketa (pertsona edo enpresa baten ezkutuko ondasunak eta aktiboak lokalizatzea, delitu baten ondoriozko zorrak, kalte-ordainak edo erantzukizun zibilak ordainduko direla ziurtatzeko).
- 2 ikerketa, dirua zuritzearen ustezko delituengatik.
- Ikerketa bat, bidegabeko jabetzearen ustezko delitu batengatik.
- Ikerketa bat ustezko iruzur-delitu batengatik eta legez kanpoko ordainarazpenengatik.
- Ikerketa bat, administrazio desleialaren ustezko delitu batengatik.
- Ikerketa bat, sekretuak ezagutaraztearen ustezko delitu batengatik.
- 13 ikerketa amaitu/ebatzi eta dagokion epaitegi edo fiskaltzara bidali dira; eta 23 ikerketa irekita daude oraindik.