Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bitartez, eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak polizia-lankidetza eta koordinazioaren arloan eratutako lantaldearen bederatzigarren bilera egin da Oiartzungo Ertzaintzaren polizia-zentroan. Bileran 2025eko martxoaren 3an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan kokatzen da.
Asier Erkoreka Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria buru izan duen bileran, Ertzaintzako eta hiru lurralde historikoetako udaltzaingoetako ordezkariek parte hartu dute, baita EUDELek hautatutako hiriburuetako eta udalerri desberdinetako ordezkariek, AJEPLEeko kideek eta sindikatuetako kideek ere.
Jardunaldian zehar, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetzera bideratutako hainbat gai jorratu dira. Horien artean, nabarmentzekoa da Ertzaintzak eta udaltzaingoek erabilitako kodifikazioak homogeneizatzeaz arduratzen den azpitaldea, polizia-sistema integratuago eta bateratuago baterantz aurrera egiteko helburuarekin.
Halaber, Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoarekin eta gidatzean drogei buruzko araudiarekin lotutako listu-probei buruzko hitzarmenak berritu direla jakinarazi da, bai eta aditu-txosten horien izapidetzea arintzeko prozedura berri bat sartu dela ere.
Lantalde hori aldian-aldian biltzen da ekimen bateratuak bultzatzeko, jardunbide egokiak partekatzeko eta Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen arteko koordinazio operatiboa indartzeko, Segurtasun Sailak eta EUDELek sinatutako hitzarmenaren esparruan.
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…