Categorías: albisteak-berriak

26_0183 Ertzaintzak Iñaki Totorika Vega, ETAk 2001ean Hernanin hil zuen ertzaina, omendu du

Ertzaintzak berriz omendu du gaur eguerdian Iñaki Totorika Vega, ETAk orain dela 25 hil zuen ertzaina. Oroimen-ekitaldia Hernaniko Ertzain-etxean, bere oroimenez jarritako monolitoaren ondoan, egin da.

Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak, Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak, Herritarren Babeserako Ataleko eta Ikerketa Kriminaleko buruek, Gipuzkoako Lurralde Burutzak eta Hernaniko Ertzain-etxekoak, beste agente eta lankide batzuekin batera, omenaldi hunkigarria egin diote gaur, astelehena, atentatuaren egunetik 25 urte igaro direnean.  Ertzainaren omenezko ekitaldia gaur eguerdian egin da Hernaniko Ertzain-etxean, bere oroimenez jarritako monolitoaren eta plakaren ondoan, eta lore-eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dituzte.  

Iñaki Totorika Vega Ertzaintzako agentea 2001eko martxoaren 9an, 25 urte zituenean, hil zuen ETAk, Ertzaintzaren aurka eraso egiteko prestatutako tranpa batean. Terroristek lehergailuak zeramatzan auto bat gurutzatu zuten Hernaniko Zinkoenea biribilgunean, eta urrutitik leherrarazi zuten herritarren segurtasuneko agenteak hurbildu zirenean.

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute hildako ertzainaren oroimenez.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

  1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
  2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
  3. Juan José Pacheco Cano (1988).
  4. Luis Hortelano García (1989).
  5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
  6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
  7. José Luis González Villanueva (1995).
  8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
  9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
  10. José María Aguirre Larraona (1997).
  11. Jorge Díez Elorza (2000).
  12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
  13. Iñaki Totorika Vega (2001).
  14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
  15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).
albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

40 minutos hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

40 minutos hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

19 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

22 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

1 día hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

1 día hace