Categorías: albisteak-berriak

26_0196 Ertzaintzak Errege Kopako finalerako sarrera faltsuen salmentaz ohartarazi du

Zale batek jarritako salaketaren bidez, Ertzaintzak eginbideak hasi ditu Realak eta Atletico Madrilek jokatuko duten Errege Kopako finalerako sarrera faltsuen salmentarekin lotutako ustezko iruzur-delitu batengatik.

Ertzaintzak herritarrak ohartarazi nahi ditu apirilaren 18an Sevillan jokatuko den Realaren eta Atletico Madrilen arteko Errege Kopako finalerako sarrerak erosteko aukeraren aurrean; izan ere, zale batek jarritako salaketa baten ondorioz sarrera faltsuak daudela egiaztatu da.

Kasu horretan, salaketan azaltzen denez, salerosketako webgune bateko iragarki baten bidez, final horretarako sarrera batzuk eskaintzen ziren diru-kopuru baten truke.  Salatzaileak zenbateko hori transferitu zuen, eta sarrera faltsu batzuk, dagokien QR koderik ez zutenak, bidali zizkioten. Saltzaileari xehetasun hori erreklamatu zionean, ez zuen beste erantzunik jaso. Hori dela eta, Ertzaintzak eginbideak ireki ditu ustezko iruzur-delitu batengatik.

Ertzaintzak gomendatzen du sarrerak bide ofizialetatik bakarrik erostea, iruzur-mota horiek saihesteko, eta, zalantzaren bat izanez gero, Realarekin edo Espainiako Futbol Federazioarekin harremanetan jartzea. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

5 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

8 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

11 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

11 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

11 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

11 horas hace