Hondarribiko Udala Herritarren Arreta Bulegoan (BAZ) hainbat egokitzapen egiten ari da herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko. Espazioa berrantolatu da arreta hurbilagoa, intimoagoa eta atseginagoa eskaintzeko helburuarekin.
Igor Enparan Araneta alkateak azaldu duenez, aldaketa txikiak egiten hasi dira, herritarrek administrazioa gertuago sentitzeko helburuarekin: “Gure nahia da bulegora etortzen den pertsona bakoitzak udalarekin harreman erraza eta zuzena izatea, bere zalantzak argitzeko espazio atsegin eta egoki batean”.
Hori dela eta, egin den aldaketa nabarmenena mostratorea kentzea izan dela nabarmendu du alkateak: “Arreta sistema berriarekin, bulegora etortzen diren pertsonek aurretik txanda hartu beharko dute bulegora sartzean –EZ DA AURRETIAZKO HITZORDURIK BEHAR-. Txanda horren bidez, herritar bakoitzari mahai bat eta teknikari bat esleituko zaio udalarekin egin behar dituen izapideak egiteko. Mostradorea kentzeak harremana zuzenagoa eta intimoagoa izatea ahalbidetzen du, eta horrek konfiantza giroa sortzen laguntzen du”.
Horrela, Udalak gertutasunean oinarritutako arreta eredua indartu nahi du. Enparanek nabarmendu du, hala ere, lanak oraindik ez direla amaitu. “Lanak pixkanaka-pixkanaka ari gara egiten, asteburuetan, bulegoa ez ixtea lehenetsi baita”, azaldu du Enparanek.
Gainera, berrantolaketak arreta zerbitzua indartzea ere ekarriko du. Orain arte bi langilek artatzen bazituzten herritarrak, aurrerantzean hiru izango dira, arreta zerbitzua eraginkorragoa eta azkarragoa izan dadin.
Udalaren helburua da datozen asteetan bulegoa guztiz egokituta egotea. “Poliki-poliki ari gara egiten hobekuntzak, eta espero dugu datozen asteetan bulegoa txukunago egotea arreta zerbitzua hobea, duinagoa eta zuzenagoa izan dadin”, amaitu du Enparanek.
Hondarribiko Udalak irmoki gaitzesten ditu asteburuan Guadalupeko komun publikoetan agertu diren pintaketa xenofobo, arrazista eta…
Proiektuaren baitan, arte guneen zerrenda digitala eta plano inprimatua argitaratuko dira, eta, gainera, bisita gidatuak…
Gaurkotzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoetako montepioetako klase pasiboen pentsioak %2,7 igotzea onartu du Foru…
Paseos en bici Kultura, Kirol eta Turismoko kontseilari Rebeca Esnaolak Nafarroako turismoaren sektoreari buruz ezagutzen…
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 2.048.549,23 euroko urte anitzeko gastu-konpromisoa baimendu du, Iruñeko Mendebaldea auzoan dagoen…
Remírez presenta el Consejo de Participación Ciudadana. Herritarren parte hartzerako Nafarroako kontseiluak beste lan-saio bat…