Hondarribiko Udalak irmoki gaitzesten ditu asteburuan Guadalupeko komun publikoetan agertu diren pintaketa xenofobo, arrazista eta faxistak. Halako mezuak onartezinak dira, eta gure herriak defendatzen dituen errespetuaren, berdintasunaren eta bizikidetzaren aurkako eraso zuzena dira.
Mezu horiek idazten dituztenek erabateko itxikeria agerian uzten dute, eta aldi berean gizakiok bizitza hobe baten bila mugitzeko dugun oinarrizko eskubidea ahazten dute. Izan ere, gaur egun munduko hainbat lekutatik datozen pertsonek egiten duten bezala, milaka euskaldunek ere bere garaian geure herria utzi behar izan zuten, etorkizun duin baten bila.
Hondarribia herri irekia, anitza eta errespetuzkoa da, eta Udalak argi adierazi nahi du ez duela onartzen inor jatorriagatik, arrazagatik edo bestelako arrazoiengatik iraintzen edo baztertzen duen jokabiderik.
Horregatik, Udalak pintaketak berehala kentzeko neurriak hartu ditu. Era berean, herritarrei dei egiten die errespetuan, aniztasunean eta bizikidetzan oinarritutako herria eraikitzen jarraitzeko, eta gorrotoa edo diskriminazioa agertzen diren tokietan argi eta garbi salatzeko.
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizean beste gizon bati arma zuri…
Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…
26_0349 Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion enpresa batean lapurreta egiteagatik Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion…
Gazte bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean hainbat lapurreta egiteagatik Atzo, asteazkena, goizean, Donostiako Amara…
Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean ustez lapurreta…
Programa DNA de exhibiios de danza contemporánea. Instantánea del montaje Tránsitos, de Amico Teatro. Kultura…