Categorías: albisteak-berriak

BAZ bulegoa egokitzen ari da Udala herritarrei arreta hurbilagoa eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko

Hondarribiko Udala Herritarren Arreta Bulegoan (BAZ) hainbat egokitzapen egiten ari da herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko. Espazioa berrantolatu da arreta hurbilagoa, intimoagoa eta atseginagoa eskaintzeko helburuarekin.

Igor Enparan Araneta alkateak azaldu duenez, aldaketa txikiak egiten hasi dira, herritarrek administrazioa gertuago sentitzeko helburuarekin: “Gure nahia da bulegora etortzen den pertsona bakoitzak udalarekin harreman erraza eta zuzena izatea, bere zalantzak argitzeko espazio atsegin eta egoki batean”.

Hori dela eta, egin den aldaketa nabarmenena mostratorea kentzea izan dela nabarmendu du alkateak: “Arreta sistema berriarekin, bulegora etortzen diren pertsonek aurretik txanda hartu beharko dute bulegora sartzean –EZ DA AURRETIAZKO HITZORDURIK BEHAR-. Txanda horren bidez, herritar bakoitzari mahai bat eta teknikari bat esleituko zaio udalarekin egin behar dituen izapideak egiteko. Mostradorea kentzeak harremana zuzenagoa eta intimoagoa izatea ahalbidetzen du, eta horrek konfiantza giroa sortzen laguntzen du”.

Horrela, Udalak gertutasunean oinarritutako arreta eredua indartu nahi du. Enparanek nabarmendu du, hala ere, lanak oraindik ez direla amaitu. “Lanak pixkanaka-pixkanaka ari gara egiten, asteburuetan, bulegoa ez ixtea lehenetsi baita”, azaldu du Enparanek.

Gainera, berrantolaketak arreta zerbitzua indartzea ere ekarriko du. Orain arte bi langilek artatzen bazituzten herritarrak, aurrerantzean hiru izango dira, arreta zerbitzua eraginkorragoa eta azkarragoa izan dadin.

Udalaren helburua da datozen asteetan bulegoa guztiz egokituta egotea. “Poliki-poliki ari gara egiten hobekuntzak, eta espero dugu datozen asteetan bulegoa txukunago egotea arreta zerbitzua hobea, duinagoa eta zuzenagoa izan dadin”, amaitu du Enparanek.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0351 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen beste gizon bat sastakatzeagatik

Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizean beste gizon bati arma zuri…

1 hora hace

26_0350 Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati indarrez tira eginda urrezko kate bat lapurtzeagatik

Ertzainek 23 urteko gizon bat atxilotu dute edadeko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Gizonak…

1 hora hace

26_0349 Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion enpresa batean lapurreta egiteagatik

26_0349 Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion enpresa batean lapurreta egiteagatik Bi gazte atxilotu dituzte Zamudion…

1 hora hace

26_0348 Gazte bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean hainbat lapurreta egiteagatik

Gazte bat atxilotu dute Donostiako farmazia batean hainbat lapurreta egiteagatik Atzo, asteazkena, goizean, Donostiako Amara…

1 hora hace

26_0347 Gizon bat atxilotu dute Bilboko etxebizitza batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzak 40 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Bizkaiko hiriburuko etxebizitza batean ustez lapurreta…

1 hora hace

Kultura Departamentuak 470.000 euro bideratuko ditu irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen arte eszeniko eta musikaletako jarduerak diruz laguntzeko

Programa DNA de exhibiios de danza contemporánea. Instantánea del montaje Tránsitos, de Amico Teatro. Kultura…

10 horas hace