Categorías: albisteak-berriak

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak NBEn Giza Eskubideen Nazioartekotze 3. beka abiatu du

Ekimena, UN Etxearekin batera sustatu da, eta Euskadiko gazte batek sei hilabetez lan egin ahal izango du Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoan sei hilabetez jardutea eskainiko du  

 

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaritzaren eta UN Etxearen elkarlanaren bidez, Giza Eskubideen Nazioartekotze bekaren hirugarren edizioa abiarazi du. Beka Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoan (OHCHR-n, ingelesez)  egingo da, Genevan (Suitza). Eskakizuna egiteko epea martxoaren 29an bukatuko da.

Bekaren helburua da Euskadiko gazte bati giza eskubideen nazioarteko arloan prestakuntza esperientzia ematea. Onuradunak sei hilabete emango ditu lanean, 2026ko uztaila eta abendua bitartean, OHCHR-ren Haurren eta Gazteen Eskubideen Unitatean. Bekak 18.000 euroko dirulaguntza jasotzen du, eta, gainera, Genevako Bulegora joan aurreko Nazio Batuen funtzionamenduari buruzko prestakuntza-ikastaroa jasoko du, UN Etxearen eskutik. Honako deialdi honekin, dagoeneko hiru bekadun gazte izango dira 2024tik aurrera OHCHR-ren Haurren eta Gazteen Eskubideen Unitatean.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, Maria Jesus San Josek, nabarmendu duenez, ekimen honen helburua da Euskadiko gazteei aukera ematea “giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde nagusienetariko batean formazioa jasotzeko, eta laguntzea eskubide horiek sustatzeko eta babesteko konpromisoa duen belaunaldi berri bat sortzen”. Era berean, ziur dago ekimen horrek Nazio Batuetan euskal profesionalen presentzia errazten duela, eta, horrela, giza eskubideen kultura eta Euskadik giza duintasunarekin duen konpromisoa sendotzen dira.

Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago, baldin eta azkenengo bi urteetan honako graduko edo graduondoko ikasketak lortu badituzte: Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak, Garapen Iraunkorra, Humanitateak, Gizarte Zientziak, hezkuntza edo Zientzia Politikoak, besteak beste. Eskakizunen artean ingeleseko maila altua (C1 maila) izatea ere eskatzen da, eta frantsesaren ezagutza aintzat hartuko da, bai eta kultur anitzeko ingurugiroan taldean aritzeko ahalmena, analisirako eta idazteko gaitasuna eta tresna informatikoen erabilera aurreratua izatea ere.

Interesdunek curriculuma eta motibazio gutun bat (gehienez, 800 hitz) bidali beharko dituzte “BECA DDHH Ginebra” izenarekin gizaeskubideak@unetxea.org  helbide elektronikora, martxoaren 29a baino lehen.

Informazio gehiago: Giza Eskubideak Nazioartekotze-Beka. Eusko Jaurlaritza-UN Etxea – Justizia – Lan eta Justizia Saila- Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

8 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

11 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

14 horas hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

14 horas hace

«Iruñerriko Mintzodromoak” 160 pertsona baino gehiago bildu ditu Baluarten egindako V. edizioan

La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…

14 horas hace

Hezkuntza Departamentuak Castejóngo DBHI handitzeko proiektua lizitatu du

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…

14 horas hace