MARTXOAK 12, PROFESIONAL SANITARIOEN KONTRAKO ERASOEN AURKAKO EUROPAKO EGUNA
Osakidetzako 1.047 profesionalek, guztira, beren jardunean ahoz edo fisikoki eraso egin diotela jakinarazi zuten 2025ean. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak berretsi egiten dute Osakidetzako profesionalen aurkako indarkeria fisiko edo ahozkoaren aurrean tolerantziarik ez izateko politikarekiko konpromisoa, gertakari horiek onartezinak baitira, eta profesionalen osasun psikologiko eta fisikoan zuzeneko ondorioak izateaz gain, zerbitzu publikoen kalitatean eta herritarrei ematen zaien laguntzan eragiten dute.
Osakidetzaren Laneko Prebentzio Zerbitzuaren azken balantzean jasotzen denez, eta Osakidetzak gaur, osteguna, martxoaren 12an ospatzen den Profesional sanitarioen kontrako erasoen aurkako Europako Eguna dela-eta eman du ezagutzera, 2025ean jakinarazitako eraso guztietatik 94 istripuak izan zirela (%9), hau da, lesioa eragin zuten erasoak, eta gehienek ez zuten bajarik eragin. Gainerakoak, 953 (% 91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak. Sexuaren arabera, eraso gehienak, 856 guztira, emakumeen artean gertatu ziren, gogoeta eragin behar digun zerbait.
| Urtea | GUZTIRA | ISTILUAK | ISTRIPUAK | BAJARIK GABE | BAJAREKIN |
| 2025 | 1.047 | 953 | 94 | 81 | 13 |
| 2024 | 1.176 | 893 | 283 | 244 | 39 |
| 2023 | 1.041 | 854 | 187 | 158 | 29 |
| 2022 | 996 | 759 | 237 | 156 | 39 |
Prebentzioa indartzea
Erregistratutako jakinarazpenen kopuruak behera egin du azken urtean, zehazki % 11, 2024arekin alderatuta, nahiz eta aurreko urteetan goranzko joera izan; protokoloen hobekuntzari eta arazo horren inguruko kontzientziazio handiagoagatik izan dakieke, eta, horren ondorioz, profesionalek lehen jakinarazten ez zituzten kasuak salatzeko urratsa eman dute. 2025ean erregistratutako jaitsiera eraso fisikoen (istripuen) ondoriozko jakinarazpen gutxiago egon direlako gertatu da, eta, ildo horretan, Osakidetzak gogorarazi du oraindik goiz dela aztertzeko ea egoera hobetzea iradokitzen duen joera-aldaketa baten aurrean gauden edo zerbait puntuala den.
Nolanahi ere, Osakidetzak prebentzio-neurriak ezartzen jarraitzen du bere erakunde guztietan, batez ere langileentzako formakuntzaren bidez, tentsio-egoerak arazo larri bihurtu aurretik desaktibatzen eta bideratzen ikasteko, gertaera hasiberriak bideratuz. Eta, gainera, eraso bat jasaten duenari lagunduz eta beti jakinaraztera animatuz.
Horrela, Euskal Osasun Zerbitzu Publikoak langile guztiak animatzen ditu egoera horien berri ematera; izan ere, prebentzioan jarduteko, funtsezkoa da osasunaren arloan gertatzen diren erasoen benetako irismena ezagutzea. Gaur egun, lesioa dakarten eraso fisikoen intzidentzia 2,10 kasukoa da 1.000 langileko.
| URTEA | ISTILUAK | ISTRIPUAK |
| 2025 | 22,16 | 2,10 |
| 2024 | 19,3 | 6,1 |
| 2023 | 20,7 | 4,5 |
| 2022 | 18,8 | 5,9 |
Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…
Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…
Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…
La vicepresidenta segunda y consejera de Memoria y Convivencia, Acción Exterior y Euskera, Ana Ollo,…
Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du Castejongo DBHI handitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko lizitazioa, gehienez…