Eusko Jaurlaritzak aisia hezitzaileko eta denbora libreko jarduerak arautzen dituen dekretu-proiektua izapidetzen hasi da, indarrean dagoen arau-esparrua eguneratzeko eta egungo gizarte-, hezkuntza- eta antolaketa-errealitatera egokitzeko.
Araudi berriak jarduera horien hezkuntza-kalitatea bermatu nahi du, adingabeen segurtasuna indartu, eta aisialdi hezitzaileak garapen pertsonal, sozial eta komunitariorako funtsezko espazio gisa duen balioa aitortu.
Hasteko agindua onartzearekin batera, abian jartzen da dekretu berria egiteko administrazio-prozedura. Horrek egungo araudia sakon eguneratzea ekarriko du, eta azken urteetan izandako aldaketetara egokitzeko aukera emango du. Testuak, gainera, Euskadiko haurren eta nerabeen babesa, segurtasuna eta eskubideak indartuko ditu.
Dekretu berriak lantzen dituen berrikuntza nagusien artean, honako hauek daude: begiraleen ratioak berrikustea, erantzukizunpeko adierazpen bat ezartzea, tratu onaren arloko prestakuntza indartzea eta jardueren prebentzioa, trazabilitatea eta segurtasun juridikoa hobetzeko beste neurri batzuk hartzea. Hori guztia lehentasun argi batean kokatzen da: adingabeak erdigunean jartzea eta familiei berme eta lasaitasun handiagoak eskaintzea.
Foru aldundiekin, EUDELekin eta sektoreko erakundeekin (Astialdi Sarea eta Foroa, besteak beste) egindako lan jarraitu eta partekatuaren emaitza da dekretua egitea. 2025eko uztailetik, erakundearteko mahaiak adingabeen babesa eta aisialdiaren hezkuntza-balioa jarri ditu erregulazio berriaren lehentasunezko ardatz gisa. Eta aisialdiko sektoreko erakundeekin egindako lana hainbat bilera egin dira 2025eko urtarriletik, dekretuaren oinarri den gaiari heltzeko.
Izapide honen hasierak kontraste tekniko eta instituzionalerako fase berri bati hasiera ematen dio orain. Aldundiekin, EUDELekin eta elkarteekin bilerak egin ondoren, izapidetzeari ekiteko agindua gaur bertan argitaratu da; ondoren, dekretua aldez aurretik onartzeari, entzunaldiari eta jendaurreko erakustaldiari, nahitaezko txostenak egiteari eta, azkenik, ekainaren amaieran testua behin betiko onartzeari ekingo zaie.
Dekretu berriak, halaber, aukera emango du gaur egun indarrean dagoen araudia indargabetzeko eta aisialdi hezitzaileak balioetan hezteko, parte hartzeko eta gizarte-kohesiorako funtsezko tresna gisa duen eginkizuna indartzeko. Ekimen horrekin, Eusko Jaurlaritzak beste urrats bat eman du aisia hezitzaileko eredu seguruagoa, eguneratuagoa eta haurren, nerabeen, familien eta erakunde antolatzaileen egungo beharrekin lerrokatua finkatzeko.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…