2025/2026 oliba-olioaren kanpainak oso emaitza positiboak utzi ditu Arabako Errioxan. Guztira 750.000 kilo oliba inguru bildu dira, gehienak Arroniz barietatekoak (%90 baino gehiago), eulirik gabeko fruitu osasuntsuekin eta osasun-baldintza bikainetan. Errendimendua %20 ingurukoa izan da, eta horrek gutxi gorabehera 150.000 litro olioren ekoizpena ekarri du.
Datu hauek Moredako Arabako Errioxako XIII. Oliba Olioaren Jaiaren ospakizunaren testuinguruan eman dira ezagutzera. Azoka dagoeneko sendotuta dagoen hitzordua da, eta Arabako Errioxako olibondoaren sektorearen lana balioan jartzen du, izan ere gero eta aitortuagoa den produktu baten kalitatea herritarrengana hurbiltzen baitu.
Gaur egun, Arabako eskualde honek 300 hektarea inguru olibadi ditu, eta iaz 6 hektarea berri landatu ziren. Ekoizpena Arabako Errioxako 4 olio-errotatan eta Bergarako (Gipuzkoa) beste batean biltzen da, eta ia 20 olio-markarekin merkaturatzen da. Sektorean 65 oliba-ekoizle daude APRORAn elkartuta, eta badira autokontsumorako beste ekoizle batzuk ere.
Olioaren kalitateak maila bikaina izaten jarraitzen du: hotzean erauzten da, oliba bildu den egun berean ehotzen da, eta ekoizpen-estandar modernoenak aplikatzen dira; horri esker, aroma eta zapore bikainak dituen produktua lortzen da.
“Litro bakoitzak gure nekazarien ahalegina, gure lurzoruaren aberastasuna eta sektore jasangarri eta lehiakor baten aldeko apustua islatzen du. Herritarrek eta bisitariek euskal olioa gozatzea nahi dugu; izan ere, kalitatezko tokiko produktuaren sinonimoa da”, azpimarratu du Amaia Barredo sailburuak.
Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailak berretsi egin du tokiko produktuen sustapenarekin, sektorearen berrikuntzarekin eta gure herriko ekoizpena bereizten duen kalitatearen bermearekin duen konpromisoa.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…