Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak MOTOformakzioa prestakuntza-programaren bigarren edizioa jarri du abian, 125 cc-tik gorako motozikletak gidatzen dituzten eta beraien trebetasunak hobetu nahi dituzten motorzaleei zuzenduta. Deialdi honetan 800 pertsonak parte hartu ahal izango dute, aurreko edizioan baino 240 gehiagok.
Ekimenaren helburua da motozikleta-gidarien prestakuntza sendotzea eta, horrela, bide-ezbeharrak prebenitzea errepidean zaurgarrienetako bat den motor-gidarien kolektibo honetan. Doako prestakuntza da eta esperientzia-maila guztietara egokituta egongo da.
Izen-ematea
Programa bi modalitatetan eskainiko da: pistan eta errepidean. Saioak bederatzi asteburutan egingo dira, bi alditan banatuta: lehena apirila eta uztaila bitartean, eta bigarrena iraila eta urria bitartean.
Lehen prestakuntza-aldirako (apirila eta uztaila bitartean) izena emateko epea martxoaren 23an, astelehenean, irekiko da, goizeko 9:00etan. Plaza erreserbatzeko, esteka honetan dagoen inprimakia bete beharko da: https://www.trafikoa.euskadi.eus/motozaleentzako-prestakuntza
Prestakuntza-saioetan parte hartu nahi dutenek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: A2 edo A gidabaimena indarrean izatea, administrazio-auzotasuna Euskadiko edozein udalerritan izatea, eta 125 cc-tik gorako zilindrada duen motozikleta izatea, egoera onean eta erabiltzeko legezko baldintza egokietan, ibilgailuaren nahitaezko asegurua eta IAT indarrean dituela.
Bi modalitate
PRESTAKUNTZA PISTAN:
Pistako prestakuntza lau orduko saio bat izango da, saio bakoitzean 30 parte-hartzaile izango dituena. Lehen prestakuntza-aldian, apirila eta uztaila bitartean, lau prestakuntza-saio egingo dira pistan, egun hauetan:
Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren gidatze-pistetan egingo da. Beraz, gidatzeko trebetasunak praktikatzeko zirkuitu espezifikoak dituen esparru itxi batean egingo da. Parte-hartzaileek oreka, balaztatzea, arintasuna edo geldirik egonda egiten diren maniobrak bezalako arloak entrenatuko dituzte.
PRESTAKUNTZA ERREPIDEAN:
Modalitate honetan, zortzi saio egingo dira hiru lurralde historikoetan banatuta. Saio bakoitzak bost txanda izango ditu, eta txanda bakoitzean zortzi motor-gidari egongo dira. Lehen prestakuntza-aldian, apiriletik uztailera bitartean, errepideko prestakuntza egun hauetan egingo da:
Ertzaintzarekin lankidetzan, Trafiko Zuzendaritzak errepide irekietako hainbat ibilbide diseinatu ditu lurralde historiko bakoitzerako, motozaleentzako izan dezaketen prestakuntza-balioagatik aukeratuak. Hala, modalitate honetan hainbat alderdi jorratuko dira, hala nola errepideko arrisku-adierazleak irakurtzea, motozikletaren gaineko posizionamendua, errepideko posizionamendua, begirada, bihurguneen trazadura, abiadura kontrolatzea eta bidearen ezaugarrietara eta baldintzetara egokitzea, segurtasun-distantzia eta motozaleei haien eta besteen segurtasuna bermatuko duen prebentziozko gidatze bat egiten lagun diezaiekeen guztia.
Motozaleen ezbehar-tasa
Iaz, 2025ean, 11 motozale hil ziren zirkulazio-istripuz Euskadiko errepideetan. Hau da, gure errepideetan hil ziren pertsonen %26 motozaleak izan ziren. Urte horretan bertan, 556 moto-istripu izan ziren, eta 438 pertsona zauritu ziren.
2025aren amaieran, Euskadin 163.682 motozikleta zeuden erregistratuta.
Ertzaintza ELSA UPV/EHU (The European Law Students’ Association) elkarteak antolatu dituen Kriminologiari buruzko III. Jardunaldietan…
26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik Bi gizon atxilotu…
Ertzainek 41 urteko gizon bat atxilotu dute Gipuzkoako hiriburuko etxe batean lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak…
Atzo eguerdian, Ertzaintzak bi gizon atxilotu zituen Bizkaiko hiriburuan, etxebizitza batean indarrez lapurreta egitea leporatuta.…
El fervor por el título copero de la Real Sociedad ha llegado hasta el mercado…
La red de carreteras de Gipuzkoa cuenta desde esta semana con un nuevo dispositivo de…