Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu joan den otsailean Arabako hiriburuan indarkeriaz egindako lapurreta batengatik. Biktimei gazte batzuk hurbildu zitzaizkien, eta lurrera bota eta kolpe batzuk eman ondoren, lapurreta egin zieten.
Joan den otsailaren 23ko goizean, lehenengo orduan, bi gazteri lapurreta egin zion bost pertsonako talde batek Gasteizeko Simón Bolívar parkean. Erasotzaileek lurrera bota eta ukabilkadak eta ostikadak eman zizkieten, eta biktimetako batek konortea galdu zuen. Gainera, diru-zorroak, erlojuak, telefono mugikorrak eta jantzi batzuk lapurtu zizkieten.
Antza denez, biktimek, minutu batzuk lehenago, eztabaida izan zuten gazte horiekin Frantzia kaletik gertu dagoen diskoteka baten kanpoaldean. Zaurituak, latinoamerikar jatorrikoak, ospitalera joan ziren euren kabuz, jasandako zauriak eta traumatismoak artatzera.
Ertzaintzak salaketak jarri zituztenean izan zuen gertatutakoaren berri, eta ikerketa hasi zuen delituan inplikatutakoak identifikatu eta atxilotzeko.
Egindako ikerketei esker, atzo, asteartea, magrebtar jatorriko hiru gazte atxilotu zituzten, indarkeria erabiliz egindako lapurreta horretan ustez parte hartu izanagatik. Atxilotuetako bik 21 urte dituzte eta besteak 19, eta polizia-aurrekari ugari dituzte.
Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea.
Atxilotuak dagozkion polizia-eginbideak amaitutakoan jarriko dituzte epailearen eskuetan.
Lapurreta ile-apaindegian
Gaur goizaldeko ordu bata aldera, lapurreta egin dute Santa Luzia auzoko ile-apaindegi batean. Ezezagun batek erakusleihoko kristala hautsi du eta, establezimendura sartuta, kutxa erregistratzailea lapurtu du.
Negozioaren jabeak, intrusio-alerta jaso duenean, SOS Deiak 112ra deitu du gertaeraren berri emateko. Berehala, Ertzaintzaren hainbat dotazio, Udaltzaingoarekin elkarlanean, lapurraren bila hasi dira, eta handik laster Judizmendiko parkean aurkitu dute eta indarrez lapurreta egiteagatik atxilotu dute.
Atxilotuak, espainiar nazionalitateko 33 urteko gizonak, aurrekariak ditu ondarearen aurkako delituengatik.
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon, joan den otsailaren 15ean indarkeria erabiliz lapurreta egitea…
Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…
Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…
Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…
Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…
Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…