Ertzaintzak gazte bat atxilotu du eta beste bat ikertu ia zortzi mila euroko kalteak eragiteagatik, Muskizeko geltokiko hainbat tren-bagoitan grafitiak egin ondoren. Martxoaren hasieran, beste gazte bat ere atxilotu zuen antzeko egitateengatik.
Joan den otsailaren 2an, hainbat gazte Muskizeko RENFEren aldirietako tren-geltokian, trenbidean, sartu ziren, eta grafiti handiak egin zituzten bagoi batean. Pintaden ondorioz, kaltetutako unitatea ohiko zerbitzu publikotik kendu behar izan zuten garbitzeko, eta horrek aldaketak eragin zituen trenbideko garraioaren plangintzan.
Antzeko zerbait gertatu zen geltoki berean handik hogei egunera. Kasu horretan, kaltetutako bagoiak lau izan ziren, eta grafitien egileek sare sozialen bidez zabaldu zituzten horien irudiak.
Balorazioen arabera, eragindako kalteak zortzi mila ingurukoak izan ziren, eta horiei batu behar zaie trenbideko garraio-sarearen erabiltzaileei eragindako kaltea.
Tren-enpresako arduradunak gertatutakoa salatu zuen, eta Ertzaintzak beharrezko ikerketa hasi zuen, egileak identifikatzeko. Egindako kudeaketetan, egiaztatu ahal izan zuten espainiar nazionalitateko 22 urteko gazte batek parte-hartze aktiboa izan zuela, eta atzo, asteartea, atxilotu zuten kalte-delitu bat leporatuta. Era berean, espainiar nazionalitateko 24 urteko beste gazte bati eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa gertakari berberetan parte hartu izanagatik. Azken hori hil honen hasieran atxilotu zuten iazko abenduan beste grafiti batzuk egiteagatik.
Ertzaintzak zabalik du ikerketa pertsona horiek azken hilabeteetan Muskizeko mugapean izandako antzeko beste egitate batzuetan parte hartu ote duten argitzeko. Era berean, Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du delitu-modalitate horretan parte hartu duten gainerako pertsonak identifikatzen saiatzeko, eragin handia eta zuzenekoa baitu tren-zerbitzu publikoan.
Beste gazte bat atxilotu zuten hil honen hasieran antzeko kalteak eragiteagatik
Martxoaren 2an, espainiar nazionalitateko 23 urteko beste gazte bat atxilotu zuten kalte-delitua leporatuta, Muskizeko geltoki bereko beste bagoi batean grafitiak egin ondoren. Kasu horretan, bagoia konpontzearen kostua bi mila eta laurehun eurotik gorakoa izan zen. Gazte horrek aurrekariak ditu beste tren-geltoki batzuetan antzeko zerbait egiteagatik.
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten atzo Bilbon, joan den otsailaren 15ean indarkeria erabiliz lapurreta egitea…
Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…
Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…
Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…
Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…
Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…