Categorías: albisteak-berriak

19,6 milioiko gastua baimendu da 2030era arte, Mugairiko Kontserbazio Zentroari atxikitako 56 errepide kontserbatzeko

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitio Herri Lan eta Azpiegituren zuzendari nagusiari Mugairiko Kontserbazio Zentroari atxikitako errepideak 2027-2030 aldian osorik kontserbatzeko kontratua egiteko behar den urte anitzeko gastua erosteko, 19.680.000 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).

Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak prentsaurrekoan azaldu duenez, helburua da Baztan-Bidasoako eremuko errepideen bide-, segurtasun- eta erosotasun-baldintzak bermatzea, 2026ko abenduaren 1etik (egun indarrean den kontratua amaitzen denean) 2030eko azaroaren 30era bitarte.

Mugairiko Kontserbazio Zentroa Nafarroako iparraldeko 56 errepidetako 415,68 kilometro mantentzeaz eta hobetzeaz arduratzen da. Horien artean, honako hauek aurkitzen dira: N-121 A errepidea (Iruña, Behobia), prestazio handikoa; N-121 B errepidea, Iruña – Frantzia (Baztan), interes orokorrekoa; Foru Komunitateko intereseko bi errepideak, NA-138 Iruña – Frantzia (Alduides) eta NA-170 (A-15 Doneztebe); eta tokiko beste 52 errepide.

Chivite kontseilariak gogorarazi du Mugairin bide-sarea mantentzeko d agoen zentroa Nafarroako Gobernuak lurralde osoan zehar banatuta dituen zazpi zentroetako bat dela, azpiegitura horiek kontserbatzea bermatzeko eta prebentzioa lantzeko helburuarekin, “bide-sare osoa egoera onean izatea lehentasunezkoa eta ezinbestekoa baita pertsonen bide-segurtasuna bermatzearren”.

Kontseilariak adierazi duenaren arabera, Lurralde Kohesiorako Departamentuak urtero 43 milioi euro baino gehiago jartzen ditu Nafarroako 3.900 errepide-kilometro baino gehiago kontserbatzeko. “Beharrezko baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak ditugu urteko 365 egunetako 24 orduetan gure errepideak artatzeko. Eta larrialdi-egoeran edo normalean egiten dugu, galtzadak garbitu, konpondu eta margotuz, seinaleak berrituz, segurtasun-hesi berriak jarriz edo neguko bidezaintza eginez”, azpimarratu du Chivitek.

Aurreikusitako mantentze- eta prebentzio-jarduerak

Gaur baimendutako gastua mantentze-kontratua lizitatu aurreko urratsa da, eta lau aurrekontu-ekitaldiren kontura finantzatuko da, 4.920.000 euro urteko.

Etorkizuneko enpresa esleipendunak kontratuaren arabera egin beharreko esku-hartzeen artean, honako hauek aurkitzen dira: errepide horietako neguko bidezaintza; bideak eta larrialdiak artatzea; galtzadak, bazterrak, arekak eta ertzak garbitzea; belar-sastrakak garbitzea eta beharrezko mozketak eta inausketak egitea bideak garbi mantentzeko; drainatze-lanak; zuloak ezabatzea; istripua dela-eta balizak edo seinaleak ahalik eta azkarren konpontzea; segurtasun-hesi berriak jartzea; seinaleak edo balizak berritzea; seinaleak pintatzea edo berriro pintatzea; edo aparteko larrialdiak artatzea, besteak beste.

Horrez gain, kontserbazioaren barruan noizbehinka egin beharreko jarduerak biltzen dira; hala nola, pitzadurak zigilatzea, ezpondak edo eusteko harri-lubetak saneatzea eta haiei eustea edo trazadura zuzentzea, ikuspen nahiko ez izateagatik.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Donostiako Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean onartutako gaiak

Hondartzak, Euskara batzordeak Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren 21ean gai hauek onartu ditu: Hondartzak Tokiko Gobernu…

8 minutos hace

Donostiak “Zure hiria zaintzen” programako sariak banatu ditu Tabakaleran

Donostiako Udalak “Zure hiria zaintzen” hezkuntza programaren hirugarren edizioko sari banaketa ekitaldia egin du gaur…

8 minutos hace

Barakaldoko Gizarte Kohesio Arloak migratzaileen erregularizazioari buruzko hitzaldi berriak bultzatu ditu maiatzaren 7an eta 12an

Nuria Rodríguez arloko zinegotzi delegatuak adierazi duenez, «astelehenetik erregularizazioarekin lotutako eskaerak jasotzen ari gara, hala…

8 minutos hace

BreakOnStage 2026 Dantza urbanoen nazioarteko jaialdia

Breakdance Herriko Plazan 17:00etatik 18:45etara. Doako sarrera. Breakdance lehiaketa bi modalitatetan jokatuko da. Alde batetik,…

9 minutos hace

Barakaldok izapide bat gaitu du bere webgunean, erregularizazio-prozesuan dauden pertsonek txostenak errazago eskatzeko

Alkatetzak, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bitartez, udaletxera hurbiltzen diren pertsonei informazioa emateko eta izapideak errazteko…

9 minutos hace

Donostiako Udalak Koparen ospakizunean Donostiaren erantzun eredugarria eskertu du

Alkateak azpimarratu du mugikortasun, garbiketa eta larrialdi zerbitzuek ‘oso ondo’ funtzionatu zutela ‘hiriko erronka baten…

9 minutos hace