Categorías: albisteak-berriak

Denis Itxaso: “Industriaren eta eraikuntzaren arteko itun berriarekin hobeto eta azkarrago eraiki behar dugu, eta bizitegi-larrialdiari erantzun”

  • Euskadik Eraiki Hub ekimena bultzatu du Ifeman (Madril) egiten ari den Rebuild 2026 azokan, eraikuntzaren sektorea eraldatzeko palanka estrategiko gisa
  • Etxebizitza industrializatzea eta eraginkortasuna, jasangarritasuna eta kalitatea areagotzea helburu duen elkarlan publiko-pribatuko espazioa da.
  • Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak giltzarritzat jotzen du sektorea, hurrengo hamarkadan 100.000 etxebizitza berriko eskaerari aurre egiteko

Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak Eraiki Hub Euskadiko eraikuntza industrializatuaren etorkizuneko azeleratzailea aurkeztu du gaur goizean, sektoreko 40 enpresa ingururen aurrean, martxoaren 24tik 26ra bitartean Ifeman (Madril) egiten ari den Rebuild 2026 azokaren barruan egindako gosari instituzionalean. Itxasok tresna estrategiko berri horren xehetasunak aurreratu dizkie bertaratu diren enpresei. Modu ofizialean bihar abian jarriko den tresna horren helburua da sektoreari eredu industrializatuago, berritzaileago eta jasangarriagorantz eraldatzen laguntzea.

Sailburuak ekimen hori kokatu du Eusko Jaurlaritza etxebizitzaren erronkari aurre egiteko hedatzen ari den neurrien barruan. “Euskadi etxebizitzaren arazoari zenbait mailatatik aurre egiteko neurri ugari ezartzen ari da, eta horietako asko premiazkoak dira”, adierazi du. Ildo horretan, gogorarazi du Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legea onartu berri dela eta, lege horri esker, Eusko Jaurlaritzak lurzoru-erreserba estrategikoa izango duela eta hirigintza-garapenak bizkortuko dituela. “Hirigintza zulo beltz bihurtu da, bizitoki-larrialdiarekin bateraezina den gurutze-bidea”, eman du aditzera, eta epeak murrizteko eta prozesuak bizkortzeko beharra aipatu du. Berritasunen artean, lehentasunezko jarduketa-proiektuen sorrera nabarmendu du, tramitazio-denborak % 50 laburtu ahal izango baitira.

Lege-erreformekin batera, Itxasok estrategiaren bigarren zutabe nagusian jarri du arreta, finantzaketan. Horrela, aditzera eman du Eusko Jaurlaritza finantzaketa publiko-pribatuko beste bitarteko bat diseinatzen ari dela, alokairuko etxebizitza babestuak maila handian susta daitezen. “Euskadik jauzia egin behar du. Kontua ez da besterik gabe haztea, Herriak behar dituen etxebizitza guztiak eraikitzeko aukera emango duen eredu batekin hazi behar da”, azaldu du. Sailburuak ohartarazi duenez, datozen hamar urteetan Euskadik 100.000 etxebizitza berri sortu beharko ditu, eta, adierazi duenez, erronka horrek “lurraldearen lehiakortasun ekonomikoa eta gizarte-kohesioa jarriko ditu jokoan”.

Eraikuntza-sektorearen eraldaketa

Testuinguru horretan, Eraiki Hub ekimena hirugarren jarduketa-ardatz nagusi gisa planteatzen da: eraikuntza-sektorea bera eraldatzea. “Sektorearen premia dugu, arkitektura hori osatuko bada. Eta automobilgintzaren, energiaren edo osasunaren esparruetan, besteak beste, gertatzen ari den eraldaketaren pareko eraldaketa horretan lagundu behar zaio”, adierazi du. Itxasoren iritziz, industrializazioa da eraikuntza efizienteagoa eta jasangarriagoa lortzeko bidea; epeak murrizteko, hondakinak minimizatzeko, doitasuna hobetzeko eta lanbide-profil berriak barne har daitezen errazteko gai izango den eraikuntza lortzeko bidea. “Euskal Autonomia Erkidegoko bi tradizio handi, eraikuntza eta industria, uztartu nahi dira, hobeto eraikitzea ahalbidetuko duen eredurantz aurrera egin dadin”, aditzera eman du.

Era berean, sektorearentzako ziurtasun-esparrua sortzeko beharra, prestakuntza bultzatzeko beharra eta eskulanaren kualifikazioa bermatzeko beharra aipatu du. “Ez du ezertarako balio ideiak argi izateak, ez badugu sektore produktibo prestaturik eta trantsizio hori gauzatzeko prestatutako profesionalik”, ohartarazi du.

Sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako eta unibertsitateko ekosistemaren funtsezko betekizuna nabarmendu du, baita eredu berri horretara egokitzeko enpresek egin beharreko inbertsioetan laguntzearen garrantzia ere. Ildo horretan, Eraiki Hub ekimena enpresentzako finantzaketa, ezagutza, prestakuntza eta laguntza uztartuko dituen topaketarako eta elkarlanerako espazioa izango da. “Hubari esker, enpresak ez zarete bakarrik egongo aldaketa prozesu horretan, informazioa, babesa eta aurrera egiteko esparru partekatua izango duzue”, jakinarazi die.

Azkenik, Itxasok ohartarazi du ekimen hori etxebizitza eskuratzeko plan integralaren parte dela, eta Eusko Jaurlaritzak “dimentsio anitzeko arazo konplexu” horri modu globalean heldu nahi diola. “Euskadik aldaketa-garaia bizi du. Kontua ez da besterik gabe gehiago eraikitzea, hobeto eraikitzea baizik”, eman du aditzera.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Barakaldoko liburutegien sareak %41 igo ditu liburu-maileguak azken urtean

Barakaldoko Udalak Liburuaren Eguna ospatzen du udal liburutegiek azken urtean izan duten hazkunde nabarmenari balioa…

2 horas hace

Osakidetzak nazioarteko Quality Innovation Award-QIA saria jaso du tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasunentzako terapia aurreratuetan egindako kudeaketagatik

Sari ospetsu honen bitartez, aitortu da Donostialdeko ESIk terapia aurreratuko medikamentuak maneiatu eta prozesatzeko egiten…

2 horas hace

26_0311 Oñatin emakume bati sexu-erasoa egiten saiatu zen gizonezkoa atxilotu dute

Ertzaintzak, Oñatiko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 51 urteko gizon bat atxilotu du, joan den ostiralean udalerri horretan…

20 horas hace

26_0310 Gasteizen gazte bati arma zuri batekin eraso egiteagatik atxilotu dute

Ertzainek 22 urteko gizon bat atxilotu dute lesio-delitua leporatuta, antza denez labana batekin eraso egin…

23 horas hace

Chivite Lehendakariak adierazi duenez “gazteak dira Nafarroa etorkizun bidezkoago, berdinzaleago eta askeago batera bultzatzen duen indar kolektiboa”

Maria Chivite Navascués Nafarroako Lehendakariak 2026ko Gazteriaren Sarien banaketan parte hartu du asteazken honetan, eta…

1 día hace

Lurralde Kohesioak toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izan nahi duten hautagaien behin-behineko zerrenda onartu du, egonkortze-prozesua ebazten den bitartean irtenbideak emateko

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, jada argitaratu ditu Nafarroako toki-erakundeetako…

1 día hace