26_0248 Gizon bat atxilotu dute Basaurin bikotekidea indarkeriaz hil duelakoan
Gizon bat atxilotu dute Basaurin bikotekidea indarkeriaz hil duelakoan
Prentsa Zerbitzua
2026-04-03
Ertzaintzak, joan den asteazkenean Basaurin hildako emakume baten heriotzaren inguruan abian jarritako ikerketa baten ondorioz, haren bikotekidea, 45 urteko gizon bat, atxilotu du gaur, ustez biktimaren indarkeriazko heriotzan parte hartzeagatik. Ustezko hilketa genero-indarkeriaren esparruan kokatuko litzateke.
Biktima, 44 urteko espainiar nazionalitateko emakume bat, asteazken goizean hil zen, Basauriko etxebizitza batean, ustezko ondoeza izan eta bertaratutako osasun-zerbitzuak haren bizitza salbatzeko egindako ahalegin guztiak alferrikakoak izan ondoren.
Heriotzaren arrazoiak argitzeko ondorengo orduetan egindako azterketa forentseak indarkeriazko heriotza izan zitekeela ondorioztatu zuen. Egoera horren aurrean, eta Ertzaintzak gertakariari buruz egindako ikerketaren ondorioz, gaur, ostirala, goizean, bikotekidea atxilotu dute, 45 urteko espainiar nazionalitateko gizonezko bat, genero-indarkeriako arloko giza hilketaren ustezko delitu bat egotzita.
