Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Gipuzkoako hiriburuan, sexu-erasoaren delitua leporatuta, emakume batek joan den astean jarritako salaketa baten inguruan egindako ikerketaren ondorioz.
Martxoaren 31n, asteartean, espainiar nazionalitateko 40 urteko emakume batek Ertzaintzaren aurrean salatu zuen sexu-eraso baten biktima izan zela goizaldean Donostian. Emakumeak azaldu zuenez, ezezagun bat hurbildu zitzaion kalean eta lagundu egingo ziola esan zion behin eta berriz, eta emakumeak ezezkoa esan zionez, indarrez sartu zuen aparkaleku baten sarbidean, eta, immobilizatzea lortu zuenean, erasoa bertan burutu zuen.
Gertatutakoaren berri izan zuenean, Ertzaintzak berehala hasi zuen ikerketa, eta, horren ondorioz, latinoamerikar jatorriko 33 urteko gizon bat identifikatu ahal izan zuen, ustezko erasotzaile gisa. Beharrezko frogaketak egin ondoren, atzo, asteartea, goizean atxilotu zuten susmagarria, ustezko sexu-erasoaren delitua leporatuta.
Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideak betetzera, horiek amaitutakoan agintari judizialaren eskuetan jartzeko.